2018/03/05 19:30

Mintegia: 'Zeri kantatzen diogu euskaldunok?'

Mintegia: 'Zeri kantatzen diogu euskaldunok?'
Bira, Bilbo

Gotzon Barandiaranek (idazlea) eta Rafa Ruedak (musikaria) mintegi musikatua zuzenduko dute lau saiotan: martxoaren 5, 12, 19 eta 26an. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Ikastaro-musikatu honek idazleek eta kantugileek gure herria zelan kantatu duten aztertuko du. Euskal kantagintzatik abiaturik, Rafa Rueda musikariak kantak joko ditu zuzenean Gotzon Barandiaran idazleak azalduko dituen gaien ildotik. Euskaldunok sortu dugun imajinarioa xede jarrita. Plaza mugatuak. Prezioa: 20 €. Lorazainak: 15€. Informazioa: www.loraldia.eus