2018/03/07 19:00 - 20:30

'Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara'

'Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara'
Arriaga Antzokia, Bilbo

Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua. Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Bakarrizketa hau Patxo Telleriak idatzi zuen aurreneko Loraldiari hasiera emateko 2015ean. Orain moldaketa berria dakarte. Txomin Heguy eskarmentu handiko aktore eta idazlearekin batera eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.