Xabier Antxo Rey presoaren heriotzaren harira, pintada asko agertu dira Bilboko auzoetan. "Agur eta ohore Antxo", "PP, PNV hiltzaileak" eta "dispertsioa hiltzailea" bezalako mezuak irakur daiteke pintada gehienetan.
Gaur, 19:00etan, Arriaga plazatik abiatuko da, Espetxe politika hiltzailea! Agur eta ohore Antxo lelopean, manifestazioa. 19:30ean, berriz, kontzentrazioa egingo dute Etxebarrieta Anaien plazan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta.
Etxerat elkarteak "bai sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea" exijitu du ohar baten bidez.
Preso nafarra 2008an atxilotu zuten. Lehen graduan zegoen Cadizeko Puerto III espetxean, eta horrek "erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak", Etxeraten arabera.
Atzo arratsaldean baieztatu zuen Etxeratek Xabier Rey euskal preso politikoa Euskal Herritik 1.050 kilometrotara dagoen espetxean zendu zela.