Sopelako Ander Deuna ikastolan XXVI. Bertsolari gazteen BBK sariketaren bigarren finalaurrekoa jokatu da Hego Uribe-Bilboaldea (3. kanporaketako irabazlea) eta Uribe Kosta (4. kanporaketako irabazlea) taldeen artean.
Saioan bertako ikasleak izan dira entzule. Aurkezlea Leire Garatxena izan da eta epaimahaia Miriam Juaristik, Arkaitz Zipitriak eta Inazio Vidalek osatu dute. Idazkari lanetan Ione Narbaiza aritu da.
Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da, 375 punturekin, 16,5 puntuko aldearekin, eta beraz, martxoaren 22an, Bilbon jokatuko den finalalera sailkatu da. Finalerako sailkatutako Durangaldea taldearekin jokatu du, beraz, Uribe Kosta taldeak.
Bilboaldeko taldeko kide izan dira: Itxasne Rodriguez, Maider Altuna, Maddi Egiguren, Markel Baroja, Enare Muniategi eta Mikel Aiartzaguena.
[2018-03-05] Bilboaldeko taldeak aurrera egin du Bertsolari Gazteen BBK Sariketan