Joan den urtarrilaren bukaeratik dago herrien izen-emate epea zabalik eta astez-aste gero eta gehiago dira Euskaraldira batzen ari diren herriak. Gaur egun 70 herritatik gora daude izena emanda, eta hurrengo hilabetean zehar herri gehiagok emango dute izena. Herri hauetako batzordeetan ari diren lagunei zuzenduta dago biharko mintegia.
9:30ean batuko dira partaideak museoko auditorioan. Harreraren ostean, ekimenaren oinarri teorikoak, diskurtsoa eta mugarriak azalduko dituzte. Behin teoria bukatuta, ariketa praktikoen eta proposamenen txanda izango da.
Egitaraua
09:30-09:50 Harrera.
09:50-10:00 Ongi etorria eta eguneko egitarauaren azalpena.
10:00-10:30 Ekimenaren oinarri teorikoak.
10:30-11:15 Euskaraldiaren diskurtsoa eta mugarriak.
11:15-11:30 Ariketa praktikoa: Euskaraldiaren kokapen geografikoa.
11:30-12:00 Atsedena eta kafea.
12:00-12:45 Nola iritsi herritarrengana? Tokiko sareak osatzeko hainbat proposamen.
12:45-13:15 Prestakuntza eskaintza eta borondatezko prestatzaileak.
13:15-13:30 Euskaraldiaren ikerketa-proposamena.
13:30-13:45 Itxiera.