Hasi da 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. Bilboko BBK Salan izan da, eta giro ederrean joan da.
Asier Legarreta Legarreta (Mungia), Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa), Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo (Algorta), Maddalen Ruesgas Rasines (Berango), Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia), Peru Astigarraga Murgoitiobeña (Iurreta) izan dira Udabarriko Faseko lehenengo saioko partehartzaileak.
Saioko irabazlea Ekaitz Larrazabal Katxo izan da, 160,5 punturekin.
Horrela geratu dira puntuazioak:
Katxo 160,5 puntu
A. Legarreta 158 puntu
M. Goiriena 153,5 puntu
P. Astigarraga 140 puntu
M. Ruesgas 134,5 puntu
B. Urkiri 119 puntu
Saioan gai emaile beharretan Oier Iturralde Fernandez Atano aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
Bigarren saioa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen bigarren saioa atzo, igandea, Derion izan zen, Gurea Aretoan. Malen Amenabarrek irabazi zuen saioa 167,5 punturekin. Enare Muniategi deustuarra laugarren postuan geratu da 150,5 punturekin.
www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa