LAB, ELA, ESK, STEILAS, Sortu, EH Bildu, Alternatiba, Ernai, Podemos, Ezker Anitza eta beste hainbat eragile eta kolektiboek parte hartu dute Arriaga Plazan egindako manifestazioan. Bertan, Brasilgo herriak pairatzen ari den politikaren judizializazioaren kontra agertu dira eta, horrez gain, espetxeratua izan den Lula da Silva presidente izateko hautagaiaren askatasuna eskatu dute.
Hau izan da irakurri duten manifestua:
Euskal Herritik hainbat eragile sozial, sindikal eta politikok, Brasilgo herrian bizitzen ari den egoera larriaren aurrean, gure kezka adierazi nahi dugu. 2015eko impeachment eta Dilma Rousseffen kontrako kolpearen ondoren, Temerren gobernu kolpistak ez du Brasilgo egonkortasun politikoa bermatu eta gaur egun, Brasil atzeraldi demokratiko larri batean murgilduta dago. Brasil, errepresio fase batean sartu da eta askatasun demokratikoak eta zuzenbide estatua jokoandaude.
Politikaren judizializazioarengatik bereziki larrituta gaude. Lula da Silva 2018ko urriko hauteskundeetarako hautagaia eta inkesta guztien arabera faborito nagusia dena, kondenatuta eta espetxeratua izan da, gure iritziz inolako berme judizialik gabe. Azken finean, Sergio Moro epaileak ez du delitua frogatuko lukeen inolako frogarik aurkeztu. Hala eta guztiz ere, Epaitegi Gorenak Lula zigortu egin du 6 epaimahai kideren aldeko bozkekin eta 5 epaimahai kideren kontrakoekin. Aipatu egin behar da ere komunikabide ezberdinek eta erakundeetako goi kargu ezberdinek Lularen kontrako epaia atera zedin presionatu egin zutela, botere banaketaren printzipioari jaramonik egin gabe. Igande honetan, Lula epailearen aginduz atxilotua eta espetxeratua izan zen, lehendakari ohiaren kontrako injustizia honen aurka protestan ehundaka milaka pertsona kalera irten zirenbitartean.
Guzti honi Marielle Franco aktibista, feminista, lesbiana eta beltzaren erailketa politikoa eta ondoren Alexandre Pereira buruzagi komunitario eta Marielle Francoren erailketaren testigu zenaren erailketa gehitu behar zaio. Ematen jarraitzen duen sorgin ehizaren beste adibide bat izateaz gain, oraindik ematen den feminizidioa agerian uzten du. Baina hemen, Marielle bizirik dagoela eta guztiok libre izan arte borrokan jarraituko dugula argi eta garbi esan nahidugu.
Brasilgo herria pairatzen ari den eskubideen urraketaren eta estatu aparatuen ezkerreko militanteen, sindikalisten, mugimendu sozialen (MST, LGTB) eta abarren kontrako etengabeko erasoen aurrean Euskal Herritik Brasilgo herriari eta azken aste honetan ikusi bezala kolpe berri hau salatzera kalera irten diren herritar guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
Horregatik guztiagatik Brasilgo egoerarengatik protesta egiteko Euskal Herrian antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu, eta bereziki apirilaren 13an 19:00tan Bilboko Arriaga plazan eginen den mobilizazioan parte hartzera.