Tintxu Glovo enpresako langile ohia da. Eragin Bilbori eskainitako elkarrizketan enpresa barrutik zelan funtzionatzen duen azaltzen du. Alde batetik, hasieran nola lan egiten zuten, eta enpresak izan duen eboluzioa zehazten du: "Lanean hasi nintzenean orduko 6 euro pagatzen ziguten, baina jende asko apuntatu zenean soldata hori kendu zuten eta lan egiten zenuenaren arabera ordaintzen hasi ziren, autonomo faltsuak bihurtu gintuzten."
Langilearentzat aldaketa horrekin lanpostuaren maila guztiz aldatu zen. Horrek autonomo izatera behartu zuen, beraz, irabaziak ezerezean geratzea suposatzen zuen. "Autonomoa izanda azkenean lortzen dutena hori da, oporrik gabe geratzea, istripua izanez gero inolako laguntzarik gabe geratzea eta autonomo kuota ordaitzeko gero eta lan gehiago egitea. Gazteek 50 euroko eskaitza eduki dezakete, baina guretzat kuota horrekin lan honekin aurrera jarraitzea ezineskoa da. Izan ere, prekarietate hori da bilatzen dutena".
Adibidez, bere kasuan, instripu bat izan zuen pasa den urtean: "Azken 6 hilabete hauetan bajan egon naiz ezer kobratu gabe. Enpresa alde batetik, eta mutua bestetik, ez ziren nire soldataz arduratu, eta ezer kobratu gabe gelditu naiz." Horrelako kontratuekin horrelakoak gertatzen dira. Tintxuren esanetan, bizikletarekin, metroz edo oinez pisu galantarekin alde batetik bestera dabiltza etengabe, eta istripuak egoten dira. Kontratu horiekin gertatzen denean inolako babes barik bukatzen dute, ezer kobratu barik."
Horrez gain, "Jendeak pentsatzen du honetan bizikletan ibiltzea maite dugulako gabiltzala eta gauzak ez dira horrela, hau gure lana da eta soldata duin bat eskatzen dugu." Lana beraien mailaren arabera ematen diete, eta maila horren ehunekorik garrantzitsuena asteburuetan ematen da. Beraz, azaldu duenez, langilearen aukera da asteburuetan lan egitea, baina horrekin sustatzen dena, asteburu zein egun guztietan lan egitea da.
Hori da Tintxuk argitu duena. Enpresak ez du langilea behartzen, baina azkenean mahai gainean jartzen dituen baldintzak ikusita, langileak bere burua 'autoesklabizatzen' du. Hori da enpresan aurrera jarraitzeko eta soldata duin bat izateko aukera bakarra. "Enpresak oso ondo dauka dena kalkulatuta, autoesklabutza bilatzen du. Jai egunetan eta asteburuetan gehiago puntuatzen da, zure aukera da baina aurrera jarraitzeko ordu horiek lan egin behar dituzu eta azkenean 10-15 ordu egunero lan egiten dituzu, asteko egun guztietan."
Eragin Bilbo, Bilboko gazte prekarioen asanbladak, honelako kasuak salatzen jarraitzen duela esan du. Bilbon, honelako kasuak gero eta gehiago ematen direla salatu du eta Glovoko langile guztiekin kontaktuan jarri nahi direla adierazi du.