Euskaraldia

'Euskaraldia: 11 Egun euskaraz' ekimenaren eragina ikerketa baten bidez neurtuko da

uriola.eus 2018ko api. 25a, 09:01

Euskaraldiaren 'hamaikakoren' aurkezpena

Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ekimenean Euskal Herriko milaka pertsonak parte hartuko duela aurreikusten da, guztiak ere euskararen erabilera sustatzeko gogoz. Ekimenaren eragina eta arrakasta neurtzeko, Soziolingusitika Klusterrak ikerketa burutuko du, metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatuz.

Bi helburu nagusi izango ditu ikerketak. Batetik, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, gizarte aktibazioaren inguruko gako jakinak zeintzuk diren ezagutzeko.

Bestetik, ekimenaren arrakasta neurtuko da, parte-hartzea, antolamendua edota bere eraginkortasuna aintzat hartuz.

Joan den astean jakinarazi zen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ikerketa egiteko irekitako lehiaketaren esleipena.

 

www.soziolinguistika.eus