Bidaideak Bilbao BSR taldeak ezin izan du kluben titulu kontinentala erdietsi. Istanbuleko Galatasaray taldeak eraman du garaipena 71 eta 73 finalean. Partida orekatua izan da eta taldeak atsedenaldira heldu dira bi puntuko aldearekin (35-37). Hirugarren eta azken laurdenak ere parekotasun berdinarekin jarraitu dute, beraz, azken minutuetan erabaki da dena.
Izan ere, Asier Garciak aurretik jarri du Bidaideak hiruko batekin amaierarako minutu erdi falta zenean (71-70), baina talde turkiarrak etekin handia atera du azken uneetako falta pertsonaletatik. Luszynskik markagailua irauli egin du bi jaurtiketa librekin (71-72), Asier Garciak huts egin du pertsonalen lerrotik egindako bi jaurtiketetan eta Luszynskik berak beste puntu bat gehiago lortu du garaipena ziurtatzeko (71-73). Turkiako jokalariek burua hotzako eduki dute azken une horietan eta beraientzat izan da finala eta titulua.
Basque Teamek bekatutako gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria den Asier Garcia harro azaldu da partidua bukatzean: “pabilioia betetzeaz, hedabide guztien arreta erakartzeaz eta kirol zoragarri honekin jendeari gozarazteaz harro egon gaitezke”.
Argazkaia: Eduardo Acebes (Haizue Fotografia)