Areatzako Fan Zone Champions Rugby Village inauguratu dute

uriola.eus 2018ko mai. 11a, 09:42

Gainera, hirian errugbiaren jaia bizitzeko beste gune batzuk irekiko dira, hala nola Universitario Bilbao Rugby Club taldearen fan zone delakoa, Casilda Iturrizar parkean, edo San Mameseko Fan Plaza, estadioaren inguruan.

Areatzako Fan Zone Champions Rugby Village inauguratu dute. 50.000 metro koadro baino gehiago dituen esparru handi bat jarriko da. Bertan, mundu guztiarentzako askotariko jarduerak antolatuko dira gaurtik aurrera eta datorren igandera arte, maiatzaren 13a.

Fan Zone Champions Rugby Village gunean programa oso zabala eskainiko da lau egunetan, honako hauekin, besteak beste: kontzertuak, herri kirolak, errugbian jokatzen hasteko ikastaroak, fotomatoia, argazkiak trofeoekin eta erakusketak. Ostiralean, hilak 11, eta larunbatean, hilak 12, Fan Zone 10:00etatik 00:00etara egongo da irekita, eta igandean, berriz, 11:00etatik 16:00etara.

Maiatzak 11

  • 11:30 – 13:00 Herri kirolak
  • 16:00 – 17:30 Herri kirolak
  • 17:30 – 19:00 Rugby Clinics
  • 19:00 Korrontzi taldearen kontzertua
  • 21:00 – 23:00 Challenge Cup finala

Jarduerak:

  • Kick:baloia jaurti eta itsasadarra gurutzatzea.
  • Pass: zure trebetasunak erakutsi, eta baloia zuloetatik sartzen saiatu.
  • Scrum: gogokoen duzun taldearekin argazki bat atera uztartze batean.
  • Try coma: bideo batean agertu errugbiko jokaldi adierazgarriak emulatuz.
  • Réflex Wall: zure erreflexuak probatu.
  • Touch; sake bat alturan hartzen saiatu.
  • Aurpegiak margotzea: zure taldearen borrokarako koloreekin makillatu zaitez.
  • Insnstant replay: epaile profesional bat izan zaitez.
  • Fotomatoia: argazki tematikoak atera.

Maiatzak 12

  • 11:00 – 12:30 Rugby Clinics
  • 11:00 – 13:00 Kalejira
  • 11:00 – 16:00 Argazkia atera trofeoekin
  • 12:30 – 14:00 Herri kirolak
  • 17:45 – 19:45 Champions Cup finala
  • 21:00 Fatty Farmers kontzertua

Maiatzak 13

  • 11:00 – 12:30 Rugby Clinics
  • 12:30 – 14:00 Herri kirolak
  • 14:00 – 16:00 Champions Cup (Ber.)

Aisialdirako espazioak

Fan Zone Champions Rugby Village guneaz gain, aisialdirako beste espazio batzuk irekiko dira hirira etorriko diren 100.000 errugbi-zale baino gehiago hartzeko:

  • Casilda Iturrizar parkea. Espazio horretan Universitario Bilbao Rugby Club taldeak zelai amerikar bat, ludoteka bat, ohe elastikoak, bungee run bat, errugbi-zelai bat eta lantegi gune bat jarriko ditu ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Espazio hori ostegunean, maiatzaren 10ean, 20:00etatik 23:00etara egongo da irekita, ostiralean, maiatzaren 11n, 16:00etatik 23:00etara, eta larunbatean, maiatzaren 12an, 11:00etatik 23:00etara.
  • San Mameseko Fan Plaza. San Mameseko estadiotik gertu egongo da espazio hori, ostiralean 18:30etik 20:30era eta 23:00etatik 00:30era, eta larunbatean 15:00etatik 17:15era eta 20:00etatik 22:30era irekita egongo dena. Bertan txosna bat, food truck batzuk eta eszenatoki bat egongo dira.
  • Deustu. Deusto Bizirik merkatari elkarteak errugbi finalekin lotutako hainbat jarduera egingo ditu auzoko hainbat lekutan ostiralean eta larunbatean, hilaren 11n eta 12an, hala nola kontzertuak eta erakusketak.
  • Indautxu. BilbaoCentro elkarteak ere hainbat kontzertu emango ditu Indautxu plazan eta inguruan ostiralean.
  • Alde Zaharra. Alde Zaharreko hainbat tokitan egingo dira kontzertuak, tailerrak, kalejirak eta erakusketak, ostiralean eta larunbatean, hilaren 11n eta 12an.