Derbi historikoa jokatu dute Realak eta Athleticek 21.500 ikusleren aurrean

uriola.eus 2018ko mai. 14a, 09:51

Athleticek 4-1 irabazi egin dio Real Sociedadi Anoetan jokatutako partidan. Realak lehen aldiz ireki ditu bere zelaiaren ateak emakumezkoen partida bat jokatzeko eta zeleek harrera bikaina egin die bi taldeei. Kopako final-laurdenetan elkar ikusiko dira berriro.

Athleticek 4-1 irabazi du Anoetan jokatutako partidan. Garaipen honi esker Joseba Agirreren taldea hirugarren postuan bukatu da Ligan. Realak, berriz, beste taldeen emaitzei esker, denboraldi amaieran jokatzen den Kopan parte hartzeko txartela eskuratu du. Emaitzarekin, bi taldeek bete dituzte haien helburu nagusiak. Athleticek ligako hirugarren postua ziurtatu du, eta Reala Koparako sailkatu da. Gaur goizean egindako zozketan, final-laurdenetan partidua errepikatzeko aukera egongo da. Bien arteko kanporaketa izango da eta lehenengo partidua Donostian izango da, zelaia oraindik zehaztu gabe dago.

Gonzalo Arconadak taldearen ardura hartu zuenetik partida bikainak jokatu dituzte, baina, atzo, ez zuten azken norgehiagoka hauetan emandako maila erakutsi. Ramajo bere atean, Erika Vazquez, Nekane eta Lucia zurigorrien golegileak izan dira. Real Sociedaden gola, Chinik lortu du. 

Oso partida ikusgarria izan da. Lehen aukera Luciak izan du, baina bere errematea atzelari batek atera du goleko marraren azpitik. 23. minutuan zortea zuri-gorrien aldekoa egon da, eskuineko erdiraketa batean, Ramajok Mariasuren atean sartu du baloia. Jokaldi on baten ondoren, Erika bakarrik azaldu da Realaren atezainaren aurrean bigarrena egiteko.

Atsedenaldiaren ostean, Athleticek abantaila handitu du bere lehen hurbiltzean. Erikak kornerra atera du, Vanesaren errematea langara joan da eta aldaratzea Nekanek aprobetxatu du hirugarrena egiteko. Etxekoen erreakzioa ez da heldu eta Morazaren erdiraketa Luciak jaso du laugarrena egiteko. Real Sociedaden gola 59. minutuan heldu da, Chinik lortu du.

Arconadak, prentsa aretoan, etorri diren 21.500 ikusleek sortzen duten presioi garaitzen jakin ez dutela aitortu du: "Jokalarientza esperientzia polita izan da, bai aurretik, bai partida bukatzean, baina partidua jokatzen zuten bitartean batzuk txarto pasatu dutela pentsatzen dut".  Joseba Agirrek, berriz, pozik azaldu da lortutako ematzarekin: "Hirugarren postua ziurtatzea oso garrantzitsua da, denboraldi bikaina egin dugu eta gure neskak zoriondu behar ditugu".

Anoeta emakumezkoen futbolaren festa bihutu da lehen aldiz. Guztira 21.500 zale bildu ziren harmailetan, Realaren mutilen taldean biltzen diren antzeko kopurua da hau. Zaleek hau azken aldia ez izatea espero dute eta emakumeak zelai horretan jokatzeko aukera ematea eta bertara berriro joateko aukera eskatu dute.

 

Bilbao Athletic eta Sanse

 

Bestalde, Athleticen eta Realaren B taldeek 2. maialara igotzeko aukera izango dute. Laugarrenak eta hirugarrenak izan dira sailkapenean, beraz, maila igotzeko play-off txapelketan parte hartuko dute. Igotzeko hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte eta beraien lehenengo arerioa gaur bertan egongo den zozketan jakingo dute.

Athleticek lehenengo partida horretan Marbella, Vila-Real B edo Deportivo B taldeetakoren bat izango du aurkari. Deportivo ezin da igo, bere lehengo taldea maila horretan jokatuko duelako datorren denboraldian, beraz, beraren edo beste B taldearen kontra jokatzea nahi dutela aitortu dute.

Realak, berriz, hirufarren bukatu dutenekin jokatuko du lehenengo kanporaketa. Bere arerioa Fuenlabrada, Elche edo Real Murcia izan daiteke. Batez ere Elche eta Real Murcia, hiri handi bateko taldeak direnez, alde batera uzteko arerioak izan daitezke.