Leinster eta Cardiff izan dira asteburu honetako txapeldunak

uriola.eus 2018ko mai. 14a, 10:53

Irlandako taldeak Champions Cup txapelketa irabazi du; Galesko taldeak, berriz, Challenge Cupeko finalean nagusitu da errugbiaren festan. Nahiz eta hasieran emandako 100.000 errugbizalera ez heldu, erakundeak pozik azaldu dira eta finalak arrakastatsuak izan direla adierazi dute.

Challenge Cup txapelketaren historian ikusle gehien hartu dituen bigarren egoitza izan da Bilbo. Hain zuzen ere, 32.543 pertsona egon ziren San Mamesen Cardiff Blues taldearen garaipena ikusten. Partidu bikaina izan zen, zaleen gustukoa. Gloucester taldea ederto hasi zuen finala, serio eta ondo antolatuta. Cardiffek, berriz, ez zen lehenengo zatian azaldu, eta 6-20 heldu ziren atsedenaldira.

Finala bukatua zirudien, talde bakar bat ikusten zen zelaian eta eta Inglaterrako taldea ederto aritu zen. Baiana, kirolean, konfiantza eta dena eginda dagoela pentsatzea ez da inoiz aukera on bat. izan ere, atsedenalditik bueltatu zirenean, Cardiff beste talde bat izan zen. Jokalari guztiak aldatu zituztela zirudien, eta hamar minututan markagailuari buelta eman zioten.

Harmailetan zoramena. 17 puntu jarraian egin ondoren 23-20 jarri zuten markagailuan. Horren ondorioz Gloucester itzartu zen eta entsasiu batekin buelta eman zion berriro markagailuari. Orduan bi taldeen arteko erasoek markagailua alde batetik mugitzen hasi ziren, azkenengo minutura heldu arte. Orduan azaldu zen Cardiffeko erdilaria azkenengo hiru puntuak eskuratzeko eta bukerako 31-30a jartzeko.

Zaleentzat berebiziko norgehiagoka izan zen eta Challenge Cup txapelketa Galesera joan zen azkenean bigarren zati eder bati esker. Champions Cup txapelketan, ere, horrelako beste final bat bizi zen, azkenengo minutuan erabakitakoa.

San Mamesen 52.282 lagun Leinster taldearen garaipenaren lekuko izan ziren. Finala, bi talde eta defentsa onen artekoa izan zen. Markagailua horren lekukoa izan ze, partidu osoan ez zuten entsaio bat eskuratzeko aukera izan.

Barikuko partida joan eta etorriko norgehiagoka izan zen, larunbatekoa, berriz, defentsak kontrolatutako partida. Faltak, geldiunean, galtzeko bildurra eta entsaio bat inolaz ere uzteko aginduarekin. Horrela irten ziren zelaira eta horrela erabaki zen partida, zigor jaurtiketekin. Hirunaka, berdintzen joan ziren denbora guztian, azkenengo minutuan eta lehen aldiz Leinster markagailuan aurretik jarri zenean bukatu zen finala. Intentsitate eta tentsio handiarekin baina joko argirik gabe.

Gauzak horrela, txapelketak Irlandara eta Galesera joan ziren. Baina Gloucester eta Racing 92 taldeek ondo jokatu zuten eta azkenengo momentura arte ez zuten finala galdutzat eman. Partiduaren ostean, hirugarren zatian, denek bat egin zuten hirugarren denboran, aparteko giroan.

 

Zaleak


Lehenengo balorazioan, hiriko turismo bulegoetan 5.000 pertsona erregistratu dira egun hauetan, batez ere atzerritatik etorritakoak (%62a), gehienak Erresuma Batua, Irlanda eta Frantziatik etorriak. 60.000 zale baino gehiago hirian kokatu diren hiru Fan Zone-tara joan dira. San Mamesek 84.825 zaleak hartu ditu: 52.282 Leinster Rugby talde irlandarraren eta 32.543 Challenge Cup-ean Cardiff Blues-aren garaipenen lekukoak.

Zenbaki horien kopurua aurreikusitako 100.000 zaleengandik nahiko urrun dago. Izan ere, 84.825 zenbakitik, adibidez, bi partidetara joan zirenak kendu beharko dira. Tabernek, giro itzela egon dela adierazi dute, baina espero zutena baino gutxiago. Alde zaharrean eta Licenciado Pozas kalean zale ugari bildu ziren bi egunetan, baina espero zutena baino gitxiago.