Labore, REAS Euskadi, Bizilur, Kidekoop, EHKolektiboa, Mugarik Gabe, Elkarcredit eta "Desazkunde eta bizitze ona Sarea” elkarteetako kideek antolatutako ekitaldian dokumentalaren emanaldiaz gain, mahai ingurua eta solasaldia egongo dira, Euskal Herrian martxan dauden antzeko proiektuak aurkezteko.
Food Coop, New York-en sortutako supermerkatu kooperatiboaren inguruko dokumetala da. Proiekzioan kooperatibismoa, kolektibotasuna, ekonomia eraldatzailea, elikadura burujabetza, elkartasuna eta autogestioa bezalako gaiak jorratzen dira.
Azken urteotan, eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dagoela salatzen dute. Adierazi dutenez: "Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duinak erabiliz".
Aldiz, Euskal Herrian, eta Bilbon, gero eta gehiago dira bestelako “supermerkatuak” bultzatzen dituztenak, autokudeaketan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta jasangarrian oinarritzen dira, produkzioaren birkokatzean eta zirkuito laburretan eta, lan-baldintzak duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak babestean.
Elikadura burujabetza eta bestelako ekonomia alternatiboak alde lan egiten duten hainbat eragilek Food Coop dokumentalaren aurkezpena prestatu dute eta bertara joateko eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Fitxa teknikoa
Frantzia. Zuzendaritza: Tom Boothe. Ekoizpena: Christian Pfohl / Lardux Films. Gidoia: Tom Boothe. Argazkia: Gregory Harriot. Muntaketa: Hélène Attali. Iraupena: 97 min.
Krisialdi ekonomikoaren erdian erakunde bat sortu zen Brooklynen, Estatu Batuetan gutxi ezagutzen den tradizio bat adierazten duen instituzioa: The Park Slope Food Coop, elkarlaneko supermerkatu bat, non bertako 16.000 bazkideek, gizarteko sektore guztietakoek, hiru ordu hilabetean egiten baituten lan New Yorkeko janaririk onena erosteko eskubidea berenganatzeko, prezio izugarri merkeetan.
Kooperatiba honen arrakasta berri txar bat da kapitalismoarentzat eta nekazaritzako elikagaien oraingo negozioarentzat, baina baita aukera paregabe bat ere janarien ekoizpen eta banaketa sistemak aldarazteko.