Athletic Clubek bere elastiko berria ezagutzera eman du

uriola.eus 2018ko mai. 23a, 12:09

Athleticek bere Sare Sozialetara igotako bideo batekin ezagutzera eman du datorren denboraldian erabiliko duten elastikoa. Kamisetaren barruko aldean Klubeko 120. urteurrenaren ezaugarria dago.

Gaur goizean, Athletic Clubek eta New Balance-k ofizialki ezagutzera eman dute, Klubeko online denda berriaz gain, 2018/19 denboraldirako kamiseta zuri-gorri berria. Athletic Clubeko 120. urteurrena gogoratzeko sortu den lehen janzkera honek gure esentzian hartu du inspirazioa belaunaldiz belaunaldi fidelki helarazita; lehiatzeko koloreak eta ezkutua ordezkatzen duten era bakarra da.

Janzkera berria "Loyal to the last" kanpainaren barrukoa da, eta "Geuriak" esloganarekin batera, futbolariek eta zaleek kide izateko partekatzen duten zentzuan sakontzen du. New Balance markak kirol jantzi berriak hurrengo denboraldirako egin ditu NB DRY teknologia berritzailea erabiliz, mugimenduetan erosotasunari eta tenperatura eta izerditze egokia eusteari lehentasuna ematen diena.

Diseinuak modu zehatzean Klubaren ohiko estiloari jarraitzen dio, eta berritasun nagusia da tonu beltzeko V formako lepoa, prakekin eta galtzerdiekin bat etorriz. Dortsala eta izenerako laukia gorri kolorekoa da, atzeko goialdean ikurrin txikia mantentzen da, eta kamisetaren barruko aldean Klubeko 120. urteurrenaren ezaugarria dago.