Athletic

Athleticek bere jokalari berria den Cristian Ganea aurkeztu du

uriola.eus 2018ko mai. 28a, 13:09

Jokalariak hiru denboraldiko kontratua izango du, 2021eko ekainaren 30era arte, beste bat luzatzeko aukerarekin, 40 milioiko etete klausularekin.

Athleticek bere jokalari berria aurkeztu du gaur goizean. Cristian George Ganea Bistrița hirian jaio zen1992ko maiatzaren 24an, beraz, errumaniar futbolaria da. 9 urterekin Basaurira etorri zen bizitzera, bertan futbolean arituz, Baskonia eta Indartsu taldeetan 18 urte zituen arte. 

Bertan, Sabien Merino eta Ander Caparekin jokatzeko aukera izan zuen, hori dela eta, ezagunak izango ditu Lezamako aldagelan. Aurkezpenean azaldu duenez: "Ez dut Anderrekin eta Sabinekin hitz egin selekzioa urtzi nuenetik baina, hala ere, lagunak gara.”

Athleticek, Viitorul Constanța taldetik fitxatu du jokalaria, baina berak argitu duenez: "Bizkaiko ume guztien modura Athletic-en jokatzeko ametsa nuen, Euskal Selekzioan Ander Capa edo Sabin Merinorekin jokatu nuen eta orain ametsa bete da"

Ganea hegalean jokatzen du, bai aurrelari lanetan, bai atzekaldean. Abiadura handiko jokalaria da eta jaurtiketak egiten destrezia dauka. Horrez gain, aurrean ondo moldatzen da eta hainbat gol sartu ditu azkenengo denboraldietan