Bilboko udalbatzarrak Bilbobuseko erabiltzaileen araudi berria onartu du. Honako honetan, gizartean onartuta zegoen araua egokitu besterik ez da egin. Zerbitzua irisgarriagoa, erosoagoa eta erabilgarriagoa egiteko neurri-sorta bat aurreikusi da araudi berrian.
Bilbobus zerbitzuaren kalitatea, eta, ondorioz, bizimoduaren kalitatea, hobetu nahi da Bilbon.Araudian onartu diren neurri batzuk lehendik aplikatzen ziren, Alkatetzako edo kasuan kasuko zinegotziaren ebazpenen bidez. Neurri hauek arau-maila hartu dute Araudi berrian.
Arau berrietako bat bi geltokien arteko geraldiak izango dira. Bakarrik doazen emakumeek autobusera gauez igotzean gidariari hori egitea eskatu beharko diote. Gidariak traiektuan dagoen lekurik seguruenean geldituko da, bai errepidean daudenen autoei lekua utziz, bai emakumeak eskatutako lekutik hurbil. Orduan, gidariak bere alboan dagoen atea irekiko du bakarrik eta ezin izango da beste edonor autobusetik jaitsi. Zerbitzua eta gertatzen dena kontrolatzeko hau egiten den bakoitzean apuntatuko dute non eta noiz eskatu den zerbitzua.