Athletic

Berizzo, Athletic Clubeko entranatzaile berria

uriola.eus 2018ko mai. 31a, 12:54

Athletic Clubek jakinarazi nahi du Eduardo Berizzo (Cruz Alta -Argentina- 1969ko azaroak 3 lehen taldeko entrenatzaile berria izango dela 2019ko ekainaren 30era arte.

Ernesto Marcucci-k, Pablo Fernandez-ek, Carlos Kisluk-ek, Roberto Bonano-k eta Mariano Uglessich-ek osatzen dute teknikarien zerrenda. Entrenatzailearen aurkezpena, Josu Urrutia presidentearen eskutik, maiatzaren 31an, ostegunean, 18:30ean, izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Berizzoren ibilbidea aulkietatik Marcelo Bielsaren laguntzaile moduan hasi zen, Txileko selekzioan hain zuzen ere. Ostean Estudiantes de La Plata (Argentina) O’Higgins (Txile) eta La Ligako Real Club Celta eta Sevilla FC entrenatu ditu.