Athletic

Athleticek Dani Garcia erdilaria fitxatu du

uriola.eus 2018ko eka. 4a, 09:09

Athletic Clubek eta Dani Garcia jokalariak akordioa lortu dute, azken hau lehen taldeko jokalaria izateko.

Athleticek atzo goizean ezagutzera eman zuen bere azken fitxaketa. Azken aldian asko idatzi da Dani Garciari buruz eta azkenean erdilaria San Mamesen arituko da datorren denboraldian. Jokalariak klubarekin kontratua sinatu du 2022ko ekainaren 30era arte eta deuseztatze klausula 70 milioi eurokoa izango da.

Daniel Garcia Carrillo (Zumarraga, 1990) Eibarreko kapitaina izan da azken denboraldi hauetan. Zubietan hezitako jokalaria Eibarrera 2.B mailan zegoenean heldu zen, Realak utzita. Bertan, 2. mailara igotzea lortu zuen, eta hurrengo urtean lehenengo mailara igotzea. Orduan bihurtu zen Eibarreko jokalaria eta taldeko kapitaina izatea ere lortu du.

Aurten, bere kontratua ez zuela berrituko adierazi zuen, eta beste klub batera jolasteko gogoak zituela argitu zuen. Azkenean, Bilbora etorriko da, doan, berarekin urte hauetan egon den Ander Caparekin batera. Biek 2022. urtera arte edukiko dute kontratua. Denboraldi berriko hirugarren fitxaketa izango da eta jokalariaren aurkezpena gaur goizean egingo da, 12:00etan, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.