Indarkeria sexista

Bilboko Udalak "irmotasun osoz" gaitzetsi du Primeko eraso matxista

uriola.eus 2018ko eka. 6a, 13:44

Iturribide-Prim eskaileretan gertatutako eraso matxista gaitzestu dute gaur goizean Bilboko Udaleko Talde Politiko guztiek.

"Eraso sexual eta sexistek gizartean eta gure bizimoduan, arlo pribatuan zein publikoan, ematen den indarkeria matxista islatzen dutela gogorarazi gura die bilbotarrei. Ildo horretan, emakumeentzat errespetuzkoak ez diren mota guztietako jokabideak arbuiatzen ditu, keinu zein jarrera sexistak eta muturreko erasoak barne hartuta." adierazi du Udalak beraien komunikatuan.

Gertatu denaren informazio gutxi plazaratu dute, Alde Zaharreko Iturribide-Prim eskaileretan eraso matxista gertatu dela. Dirudienez, gaur goizean izan da, goizeko 8:00ak aldera. Gizon batek, adingabeko bati eraso dio, zirriak eginez, eta emakumeak salaketa ipini du.