Athletic

Athleticek bere bigarren elastikoa aurkeztu du

uriola.eus 2018ko eka. 8a, 11:24

Athletic Clubek eta New Balance-k ofizialki ezagutzera eman dute 2018/19 denboraldirako bigarren janzkera berria.

Bigarren kamiseta honek 1909. urtea baino lehen erabilitako diseinuan oinarritzen da, gaur egun antzerako kamiseta bat egiteko, hiru aldaketa nabarmenekin bada ere. Lehendabizikoa zuria urdina bihurtzea izan da eta janzkera berriak urdin mota bi dauzka.

Bigarren aldaketa lepoan aurki daiteke, aintzinakoa desagertu baita eta lepo berria biribila da. Azkenik, bi erdiak banatzen dituen marrak San Mames zelai berriaren xaflen itxura hartzen du.

Kamiseta "Loyal to the last" kanpainaren baitan dago, "Geuriak" leloarekin batera, futbolariek eta zaleek partekatzen duten kidego sentimenduan sakontzeko. New Balance markak kirol jantzi berriak hurrengo denboraldirako egin ditu NB DRY teknologia berritzailea erabiliz, mugimenduetan erosotasunari eta tenperatura eta izerditze egokia eusteari lehentasuna ematen diena.