Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak zabalduko dituzte

uriola.eus 2018ko eka. 8a, 12:51

Udako denboraldia bihar, ekainak 9, hasiko da Bilboko udal kiroldegietan eta gaur goizean Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak ireki dira. Era berean, programa zabala prestatu da, adibidez kiroletako 25 jarduera antolatu dira aretorako eta igerilekuetarako.

Artxanda, Txurdinaga eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak gaur zabalduko dira eta irailaren 16an zarratuko dira. Ekainean, uztailean eta abuztuan, 10:00etatik 21:00etara irekiko dira; irailean, ostean, 20:00etan itxiko dira. Bilboko kanpoko igerilekuetan 6.164 pertsona sartzen dira (Txurdinagan 2.926, Artxandan 1.710 eta Errekalden 1.528).

Denboraldia hasi baino lehen ohikoa denez, Bilboko Udalak aste honetan kontrol higienikoa eta sanitarioak egin dira igerilekuetan, solarium guneetan eta alboko instalazioetan. Kiroldegi guztietan aldeko emaitza jaso da. Udal kiroldegi guztiak itxiko diren egun bakarra Bilboko Aste Nagusiko barikua izango da, abuztuak 24.

Udako bonoa

Aurreko urteetan bezala, abonatuak ez direnentzat udako bono 10 txartela atera dute. Txartel horrekin 10 aldiz sar daiteke, ekainetik irailera, kanpoko hiru igerilekuetara eta San Ignazio eta Zorrotzako barruko igerilekuetara (helduentzako prezioa: 36,80 €; adingabekoentzako prezioa: 18,45 €). Txartel horrekin BONO 10-aren % 25 aurrezten da.

Interesdunek uztailaren 15era arte eros dezakete udal kiroldegietan. 5 urte baino gutxiago dituzten umeentzat sarrera doakoa da.

25 Ikasaro

Bilbao Kirolak erakundeak uztaila, abuztua eta irailerako prestatu duen kirol eskaintzan 25 jarduera sartzen dira, batzuk aretokoak dira (padela, pilatesa, zumbing, mantentze-gimnasia, tranpolina edo eskalada) eta beste batzuk uretan egitekoak (aquafitness, aquamix, igeriketa, haurdunentzako igeriketa, eta erditu osteko igeriketa edo umetxoentzako igeriketa, besteak beste).

Udarako antolatu diren ikastaroetan parte hartzeko eta izena emateko, Bilbao Kirolak erakundearen webgunean (www.bilbaokirolak.eus) edo udal kiroletako ohiko salmenta puntuetan egin dezake. Abonatuek izena emateko epea hil bakoitzeko 24an hasiko da eta abonatuak ez direnentzat 26an hasiko da. Inskripzioa hilero berritu behar da, ez da modu automatikoan egingo urtean zehar gertatzen den moduan.

Erabiltzaileek eskatzen duten programa bat nabarmendu behar bada udako 3x2 fitness da. Edozein Kiroldegitan udako hiru hileetarako eman daiteke izena (uztaila, abuztua eta iraila) eta hile biko kuota baino ez da ordaindu behar.