Ganemos Goazen Bilbaok bere markarekin datorren urteko hauteskundeetan parte hartzea erabaki du. Horrela adierazi dute beraien web gunean igo duten prentsa oharrean. Azaldu dutenez, Batzar Nagusian parte hartu zuten kide guztiak horren alde daude, beraz, proiektuarekin aurrera egitea eta izen horrekin aurkeztea erabaki dute.
Gauzak horrela, Podemos Ahal Dugu alderditik kanpo geratu zirenek aurrera egingo dute beraien proiektuarekin eta Bizkaian eta Bilbon izan zituzten emaitzak errepikatzeko lanean jarraituko dutela aitortu dute. Izan ere, lan handia izango dute Ahal Dugutik kanpo orain dela hiru urte lortu zituzten emaitzak errepikatzeko.
Hauteskunde horietan, Ahal Duguren eta beraien arteko gatazkak agerian gelditu ziren, eta azkenean, Bilbon bi zinegotzi lortu zituzten alderdi biek. Datorren urteko hauteskundeetan, ostera, Madriletik argi utzi dute beraein marka beste alderdi batzuekin Udalberri koalizioaren barruan dagoela, eta ez dutela horren kanpoan dauden markekin zer ikusirik.
Beraz, hau kontuan hartuta, izena ez da nahikoa izango emaitzak errepikatzeko. Izan ere, horrela ikusten du pasa den astean atera zen EITB Focusen inkestak. Nahiz eta oraindik boto kopuru handia jaso, Bilboko ordezkariak galtzeko zorian daude. Conchi Garcia eta Samir Lahdou dira gaur egun dituzten zinegotziak, biak Bilbon, eta bertan errepikatzeko arazoak edukiko dituzte ikesten arabera.