Plan hau jarduera publikoan euskara gehiago erabiltzeko, euskara funtzionarioen artean bultzatzeko eta zerbitzu elebiduna eskaintzeko da. Gaur egun udaleko langileen erdiek euskararen ezaguera-maila handia dute, joera erdaraz egitekoa da baina. Hortaz, plan honen bidez, udaleko langileen inplikazioa eta konpromisoa lortu nahi dira, euskara esparru guztietan erabiltzeko.
Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin Bilboko gazteen euskararen erabilerari eta esperientziari buruz egindako azterlanren emaitzak azaldu dira. Datu interesgarriak atera dira azterlan horretatik, hala nola, gazte guztiek dakitela euskaraz, hizkuntza horretan ikasi dutela eta lotura afektiboa dutela euskararekin, baina gaztelania erabiltzen dutela aisialdian. Euskara hezkuntza-sistemarekin eta eskolarekin lotzen dutela. Gizarte-mailan gaztelania dela nagusi. Bestalde, gazte euskaltzaleak maila politikoan markatuta dauden iritzia dute. Uste dute ez dagoela euskal sarerik eta urria dela jardueren eskaintza. Erakundeek konpromiso handia dutela euskararekin, baina egunean-eguneko inplikazioa falta; hala ere, euskara erabilgarria delakoan daude jarduera ludiko sozialean.
Gazteen euskararen erabilera oztopatzen duten faktoreei eta euneroko jardunean erabiltzeko erakundeek eta gizarteak izan beharko lituzketen motibazioei eta hartu beharko lituzketen konpromisoei buruzko hausnarketa ere egin da azterlan horretan.
Bilboko euskararen aholku batzordea
Bilboko Euskararen Aholku Batzordea kontsultarako eta informazioa emateko organoa da, hizkuntz politikari dagokionez Udal honen baliozko eta legezko solaskide izango dena.
Bilboko Euskararen Aholku Batzordeak taldean lan eginez bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea du xede. Euskarazko Kulturaren kontsumoa sustatu nahi da, erabilera eta ezagutza bermatuz; euskaldunen komunitatea indartu, bertatik bertara aritzeko zein sare birtualak zabalduz eta sendotuz; euskararen erakargarritasuna azpimarratu eta modu egokian proiektatu, euskarak erabilera asko gordetzen dituelako eta espazio nahikoa duelako euskarara hurbiltzen diren guztiei lekua egiteko.
Euskararen Aholku Batzordeak osoko bilkurak, gutxienez, urtean birritan, egiten ditu. Dagoeneko hiru lan-batzorde eratu dira: Euskaltegiak, Hedabideak eta euskararen arloan diharduten erakundeak. Era horretan Bilboko gizarteko eremu guztietara iritsi nahi da.
Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planarekin (ESEP) bat etorrita egingo du lan Bilboko Euskararen Aholku Batzordeak, normalizazioa erakundeetan zein gizarte-mailan lortzeko. Gizartea modu zabalean ulertu behar da, hau da, euskaldunen errealitatea barruan duen eremutzat jota. Bilbon Plan Estrategikoaren barruan egindako proposamenak gauzatuko dira.