Athletic

Athleticek gazteentzako abonoekin jarraituko du

uriola.eus 2018ko eka. 15a, 08:50

Athletic Clubek jakinarazi duenez Gazte Abonoa indarrean segituko du 2018/19 denboraldian. 

Urteroko abonu hauen prezioa 26 urte arteko gazteentzat (hauek barne)* 300€-koa da, eta salgai jarriko den abonu kopurua 900-ekoa da. Erosteko bi epe ezarri dira.

Ekainaren 18tik aurrera, astelehena, Gazte Abonoa txartelak berritzeko epea zabalduko da 2018/19 denboraldi berriari begira. Gazte Abonoa berritzeko eskaera webgunearen bidez bete daiteke lotura honetan: www.athletic-club.eus (indarrean ekainaren 18ko 10:00etatik aurrera) Behin eskaera beteta eta ordainketa eginda, txartel berria Bazkidearen Arreta bulegoan jaso daiteke, aurreko denboraldiaren abonua aurkeztuz, uztailaren 11tik aurrera, 8:30etatik 14:30ak arte.

Bakarrik jabeak har dezake Gazte Abonoa, aurretik NAN aurkeztuz gero. Txartel berrien argazkia aurrekoaren berbera izango da. Berritzeko epea zabalik egongo da uztailaren 8ra arte, igandea. Uztailaren 9tik aurrera, astelehena, berritu ez diren eserlekuak alta berriengandik jaso ahal izango dira. 1992ko uztaila baino lehenago jaiotako gazteek ez dute bere txartela berritzerik izango ezarritako adina gainditzeagatik.

Alta berriak

Uztailaren 9tik aurrera, astelehena, alta berrientzako epea zabalduko Gazte Abonoa jasotzeko. Lehendabizikoz abonua jasotzeko interesa dutenek eskaera bete beharko dute gure webgunearen. Behin eskaera beteta eta ordainketa eginda, txartel berria Bazkidearen Arreta bulegoan jaso daiteke. Eskatzaile bakoitzak deialdia jasoko du abonuaren bila joateko. Bakarrik jabeak har dezake Gazte Abonoa, aurretik NAN aurkeztuz gero.

Eskaera prozesuan argazki bat erantsiko da. Une horretan egin ezean, jabeak argazki gaurkotua ekarri beharko du txartelaren tamainakoa, edo nahi badu, Klubak Bazkidearen Arreta bulegoan zuzenean argazkia ateratzeko aukera ematen du eta Gazte Abonoa hartzeko momentuan bertan.

Gazte Abonoaren eserlekuak Goi Hego Harmailaren 324. blokean daude.

*1992ko uztailetik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonua jasotzen duten 14 urte beherako adingabeek heldu batekin lagunduta joan beharko dute.