Bilboko sortzaileari lore-eskaintza egin diote

uriola.eus 2018ko eka. 18a, 10:06

Ekitaldiak bilbotarrak izan ditu partaide, baita bizitza sozial, kultural, politiko eta herritarraren ordezkaritza zabala. Udalberrik ekintza batere parte hartzailea izaten jarraitzen duela salatu du.

Udal Txistulari Bandaren musikaz dantzatutako ohorezko aurreskuaren eta ezpatadantzaren ondoren, lore-eskaintza herritarra egin da Bilboko Alkatea, gobernu-taldea eta zinegotzien parte-hartzeaz, Bilboko bizilagunak, Hiriko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoarekin lotutako pertsonak, Kontsul Taldea, Bilboko Ospetsuak eta merkataritza eta ostalaritzaren ordezkariak tarteko zirela, besteak beste.

Doinu eta dantza herrikoiez alaitutako lore-eskaintza hau dugu Bilboren sorreraren 718. urteurrena ospatzeko antolatutako Hiriaren Asteko ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenetakoa, baina honekin batera, Udaletxea ezagutzeko doako bisita gidatuak, Bilboko Bandera igotzeko ekitaldi solemnea, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari egin ohi zaion harrera eta Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Gau Zuriaren edizio berri bat ospatu dira.

 

Udalberri

Urtero bezala Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeek osatutako koalizioak ez du lore-eskaintzan parte hartu. Carmen Muñoz, udal-taldearen bozeramailearen ustez Gobernuak egin dituen aldaketak ez dira nahikoak eta ekitaldiak batere parte-hartzailea izaten jarraitzen du.

Carmenek azaldu duenez: Bilboren urteurrenaz ari garenez, ospakizuna parte-hartzaileagoa izatea gustatuko litzaiguke. Hiritarrek euren ideiak partekatu ahal izateko aukera izan beharko lukete. Ez da gure gustokoa Gobernutik diseinatutako ekitaldia izatea, dominak eta nabarmendu gura, barne.

EH Bilduk, ere, jarrera berdina azaldu du. Hiriaren Urteurreneko ekitaldi instituzionaletan herritarren benetako parte-hartze bat eskatu du koalizioak, eta Udal taldeak herritarrak erdigunean jartzen dituen eredu partehartzaile bat proposatzen du.