Kirol inklusiboa kalera ateratzeko programa

uriola.eus 2018ko eka. 18a, 10:39

Herritarrak dibertsitate funtzionala eta kiroletako inklusioari buruz sentsibilizatzea da programa berriaren helburua.

Haszten plaza inklusiboak ekimenak kirol inklusiboak eta egokituak Bilboko Areatzara aterako ditu zenbait kirol- eta jolas-jarduera ekainaren 22an eta 23an, barikua eta zapatua. Herritarrak dibertsitate funtzionala eta kiroletako inklusioari buruz sentsibilizatzea da helburu nagusia. Haszten elkarteak garatzen du proiektu hori.

Ildo horretatik, Bilborako kirolaren estrategiak ardatz biren inguruan garatzen da:

  • Bilbon jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika ezartzea, ahalik eta herritar gehien erakartzeko, batez ere kirola egiteko zailtasun gehien dauzkaten horiek.
  • Uria hobetu nahi duen kirol politikaren oinarriak ezartzea, kirola modu aktiboan kudeatuz eta gizartearen kohesiorako, garapen ekonomikorako, espazio publikoa hobetzeko, uriaren proiekziorako eta faktore positiboa izan daitekeen gainerako arloetan daukan potentziala aprobetxatuz.

Programa

Haszten plaza inklusiboak ekimena Bilboko Areatzan egingo da, ekainaren 22ko arratsaldean hasi eta hurrengo egun osoan. Hiru espazio prestatuko dira: bat kirolerako (zelai bi), beste bat informaziorako eta hirugarrena musika eta arte ekitaldietarako.

Ekainaren 22a, barikua:

Kirol espazioa: 
16:30 - 19:00, areto-futboleko txapelketa inklusiboa.
19:15 - 19:45, gimnasia erritmiko inklusiboa eta sentsibilizaziorako jarduerak.
20:00 - 22:30, zumba.

Informazioko erakustokia: 
16:30 - 21:00, informaziorako eta sentsibilizaziorako lekua HASTENZ elkartearen eskutik.

Oholtza: 
Musika jarriko da egun osoan parte-hartzaileei lagun egiteko. Gainera: 
20:00 - 21:00, zumba musika. 
20:30 - 23:30, Cloverwind-en kontzertua.

Ekainaren 23a, zapatua:

Kirol espazioa: 
10:00 - 11:30, gurpil-aulki elektriko gaineko hockeya. 
11:30 - 13:00, saskibaloiko txapelketa inklusiboa. 
13:00 - 14:00, dantza inklusiboak.
16:30 - 17:30, multikirolak.
17:30 - 19:00, boccia txapelketa.
19:00 - 20:00, sentsibilizaziorako jarduerak.

Informazioko erakustokia: 
10:00 – 14:00, informaziorako eta sentsibilizaziorako lekua HASTENZ eta AMAESTEN elkarteen eskutik.
16:30 - 20:00, informaziorako eta sentsibilizaziorako lekua HASTENZ elkartearen eskutik.

Oholtza:
Musika jarriko da egun osoan parte-hartzaileei lagun egiteko. Gainera: 
13:00 - 14:00, txistu eta danbolina.  
20:30 - 21:30, Asis Magoa. 
22:00 - 00:00, kontzertua.