Herria 2000 Eliza Euskal Herriko kristau mugimendu katoliko herritarraren inguruan 1978. urtean sortutako aldizkari elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) izan da. Izen bereko taldearekin batera sortu zuten Kristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak. Kristau ikuspuntu askatzaile batetik, Euskal Herriko eta munduko gertakari eta joeren azterketa kritikoa egiten du, bakea eta giza eskubideak landuz bereziki.
Aldizkaria argitaratzeaz gain, Herria 2000 Eliza taldeak beste ekimen batzuk ere egin izan ditu, hala nola, liburuak, kongresuak, foroak, jardunaldiak. Sedea Santutxu Bilboko auzoan izan du eta 40 urte igarota proiektuarekin bukatzea erabaki dute.
Gaur proeiktuaria amaiera eman diote. "Gaur egun beste kristautasun bat indartu behar dela deritzogu. Espiritualtasuna aldarrikatu behar dugu, egi ona, erlijioa hori izan behar da. Euskal Eliza Herritarra izan da beti gure xedea. "Kolaborazio eta firma asko eta oso onak izan dituzte, dirua ere, baina azkenean biologiak irabazi die. Ez dute erreleboa lortu eta azkenean ez dute proiektu honi jarraipena emateko aukerarik eduki. Egoera honetan, proiektua hemen uztea onena dela erabaki dute.
Herria 2000 Eliza beti egon da biktima guztien alboan. Alde guztietako biktimen alboan. Adierazi dutenez: "Beti defendatu izan dugu dialogoa eta bakea, arazo guztiak hitz eginez konpontzen direlako eta hori bultzatu nahi izan dugu beti. Errepresaliatuen eta torturatuen alboan. Beraz, gaur, gure azken egunean, nola ez, La Manadaren auzian gertatutakoa salatu behar dugu."
Herria 2000 Eliza ez da inoiz apaizen aldizkaria izan, ez dira inoiz horretan jardun. Euskal Eliza Herritarra eraiki nahi zuten, Euskal Eliza aldatzea eta berritzea izan da bere nahia. Horretarako sortu zuten mugimendua orain dela 40 urte, 2000. urtean herritarrentzat egindako eliza kritiko bat lortzeko, eta, nahiz eta aldizkaria hemen utzi, hori burrukatzen jarraituko dutela aitortu dute.