Gizonezkoen VII. Bizkaia Torneoa eta Andrazkoen I Bizkaia Torneoa aurkeztu dituzte

uriola.eus 2018ko eka. 25a, 08:46

VII. Edizioaren Bizkaia Torneoaren xehetasunak Gaur goizean ezagutzera eman dira. Aurkezpenean argitu dutenez Andrazkoen I Bizkaia Torneoa ere egingo da aurten.

Eskuzko lehiaketa urriaren 27an hasi eta azaroaren 17an finala izango da finala. Palazko Torenoa, aldiz, abenduaren 8an hasi eta 29an finala. Bizkaia Frontoian jokatuko dira partida guztiak. Bi multzotan banatutako bikoteak liga sistemara jokatuko dira bakoitzeko irabazlea finalera igaroz. Modalitate bakoitzean sei bikotek hartuko dute parte Bizkaia Torneoan eta bi modalitateetako finalak ETBn emitituko dira.

Diputatuak azpimarratu du "Torneo honekin emakumearen pilota jokoa ikustaraztearekin batera, emakume gazteen artean pilotarako afizioa piztu nahi da, gero eta emakume pilotari gehiago egon daitezen."

Gizonezkoen Bizkaia Torneoaren zazpigarren edizioa da aurtengoa,  hau taldeka jokatzen dan torneo bakarra, Bizkaiko mendietako izena duten taldeekin eratutako sei taldetan alegia: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera, hiru modalitatetan jokatzen dan torneo bakarra da: banaka, 4 1/2 eta bikoteka. Torneoa Bizkaiko bost udalerrietan jokatuko da: Arrigorriagan, Etxebarrin, Barakaldo, Zeanuri, eta Bilbon. Uztailean kanporaketak jokatuko dira eta abuztuko 21an finala Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Torneoan 24 pilotariek jokatuko dute. Binaka modalitatean: Altuna-Martija, Elezkano-Zabaleta, Irribarria-Rezusta, Olaizola-Aretxabaleta, Urrutikoetxea-Albisu, Bengoetxea-Larunbe. 4 1/2koan: Ezkurdia, Mendizabal, Retegi II, Victor, Laso, Arteaga II eta azkenik, Banakako modalitatean: Ugalde, Dario, Etxeberria, Erasun, Urretabizkaia eta Bakaikoa. Bizkaia Torneoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik ospatuko da eta festibalak ETBn emitituko dira.