Deustu Arraun Taldeak Donibane Lohitzuneko bandera eskuratu du

uriola.eus 2018ko eka. 25a, 16:55

Getaria izan da bigarren, Lekittarra hirugarren eta Astillero laugarren asteburu honetan Iparralden jokatu den banderan.

Nahiz eta bigarren txandan aritu, Deustuko Arraun Taldeak Donibane Lohitzuneko bandera irabazteko gai izan da asteburu honetan. Izan ere, lehenengo jardunaldiaren ostean lehia estua espero zen Iparraldeko uretan, eta horrela izan zen, azkenengo unera arte txapelduna nor izango zen airean egon zelako.

Aurtengo denboraldirako berdintasuna agerian geratu da bigarren bandera honetan. Pasa den astean ARC liga hasi zen, Astillerok irabazi zuen bandera hori, baina asteburu honetan, Kantabriako taldeak laugarren postuan bukatu du. Deustuk, berriz, Portugaleten egindako denbora berdina egin du, 20:45, eta bosgarren izatetik bandera irabaztera pasatu da.

Gauzak horrela, aparteko denboraldia espero da traineruen bigarren mailan, eta Deustuko Arraun Taldeak, hasieratik, goian egoteko maila daukala argi utzi du. Datorren astean Getariako bandera egongo da jokoan, eta kasu honetan bai, Deustuko taldeak ohorezko txanpan bogatuko du Astillerorekin, Lekittarrarekin eta etxeko Getariarekin bat, eta lehenengo mailara igo nahi dutenen taldeen maila ikusteko unea izango da.

Beste alde batetik, Traineruen ohorezko mailaren lehenengo bandera Bilbon jokatu da igandean.  Urdaibaik irabazi du erlojuaren kontrako bandera hau, Hodarribiari 2 segundu eskas ateraz. Maila gorenera igo berri den Santurtzik lortu du hirugarren postua, bigarren postutik 32 zentesima eskasera geldituz. Igoberria den Donostiarrak ere estropada ederra egin du. Kaikuk, ordea, azken postua lortu du, Urdaibaitik oso urrun.

Bilboko banderako sailkapena:

1. Urdaibai 19.34:54 (12)
2. Hondarribia 19.36:56 (11)
3. Santurtzi 19.36:88 (10)
4. Zierbena 19.38:78 (9)
5. Donostiarra 19.42:84 (8)
6. Orio 19.43:80 (7)
7. Cabo 19.45:66 (6)
8. Ondarroa 19.55:98 (5)
9. San Pedro 19.59:56 (4)
10. San Juan 20.12:56 (3)
11. Tirán 20.17:12 (2)
12. Kaiku 20.22:92 (1)