ICHHko kideak isunak jasotzen ari dira polizia irain dutela egotzita

uriola.eus 2018ko eka. 29a, 10:29

Iñigo Cabacas Herri Harmailako (ICHH) kide batzuk polizia irain dutela egotzita isunak jasotzen ari dira. Zigor ekonomikoarekin batera San Mamesera sartzeko debekua ezarri diete.

ICHHko iturriek Uriola agerkari digitalari azaldutakoaren arabera, azken egunetan zale talde honetako zenbait kideek isunak jaso dituzte etxean. Bertan, apirilaren 14ean jokatutako Athletic Club eta A Coruñako Deportivo partidan poliziak irain izana leporatzen diete.
 
Egun horretan, Herri Harmailak Iñigo Cabacas zale zurigorria omendu zuen, bere 'hilketaren' seigarrenen urteurrenaren harira. Gure iturrien berbetan, salaketak 'zeharo' faltsuak dira. Zehaztu dutenez, gutunak argazki edo audio barik jaso dituzte eta froga bakarra litzateke San Mames futbol zelaiko segurtasun-arduradunaren lekukotza. 
 
Zale taldearen hitzetan, 'isunak menduak dira' eta, urrian egingo den epaiketaren aurrean, abisu gisa hartzen dute. Isun gehiagoren zain daude eta Herri Harmailari zigorraren berri emateko deia egin dute.  
 
Horiek horrela, ICHHko kideek azpimarratu dute Athletic animatzea dela euren helburu bakarra eta 'zigorrak zigor' animatzen jarraituko dutela. Horregatik, Athletic Clubari eskatu diote bere bazkideak babestea.