EMA sariak

'Piztu Bilbo, Itzali Red Bull' ekimenak Bilboko hiri eredua salatu du

uriola.eus 2018ko uzt. 2a, 10:58

'Zuen makroekitaldiak, gure miseria' leloa zeraman pankarta erraldoia atera zuten Piztu Bilbo plataformako kideek larunbatean Salbe zubiaren aurrean.

Piztu Bilbo plataformako kideek Pedro Arrupe pasagunean, Reb Bull Cliff Divingeko jauzilariak zeuden zubiaren aurrean, pankarta erraldoi bat atera zuten Bilboko makroekitaldien aurka protesta egiteko. 'Zuen makroekitaldiak, gure miseria' leloarekin, Bilbok gaur egun duen egoera salatu dute, eta nola horrelako ekitaldi erraldoiak antolatzen dituzten bitartean, "hiria saldu" eta auzoen arteko desberdintasunak gora doaz. 

Komunikatu batean azaldu dutenez "Bilbo polit, baketsu eta eder bat utzi digutela diote buruturiko iraultza urbanoaren bidez. Guk berriz, Iraultza urbanoak, kontraesanez beteriko hiriaren metaformosia ikusten dugu, non, Hiria desegiteko prozesu metakor gisara ulertzera garamatzana. Bilbo eta bere auzoak, askatasun zein justizia sozialaren dimentsio espazial denboral horri erantzutetik urrun dagoelako."

Horrez gain, Bilboko hiri eredua salatu dute. Proiektu handi horiekin marketing kanpaina erraldoiak bultzatzen dituztela adierazi dute. Horrela, Red Bull jauziak, MTV awards, BBK Live eta horrelako makroekitaldiak merkatu internazionalari Bilbo zabaltzea dute xede bakarra. Enpresa pribatu bakar batzuk dirutza egin dezaten.

Bitartean, adierazi dutenez, bilbotarrak eta auzoak "ahaztu" egiten dituzte; "estrategia honek bizitzaren merkatarizazioa, lur eremuen espekulazioa, lan baldintza prekarioak sistematizatzea, zein euskal identitatea kultur globalizatuan urtu eta desagerraraztea dakar." Horregatik, honen aurrean, Piztu Bilbo, Amatatu MTV-tik "miseria soziala" salatzen eta horren kontra ekimenak egiten jarraituko dutela esan dute, Bilbo "bizigarriago" baten bidean.

Bukatzeko, argitu dutenez, uretara salto egin zuten bi kideak, uretan zegoen beste kide bat eta pankarta atera zutenak identifikatuak izan dira, itsas segurtasunaren aurkako delitua eta desorden publikoak leporatuz. Baina ez zen egon “pirotecniaren” beldurrez itsasadarrera salto egin zuen oinezkorik, ezta inolako kalterik ere.

 

[2018-04-26] Inposatutako hiri ereduaren aurka eta mugitzen den hiri anitzaren alde aurkeztu da Piztu Bilbo, Itzali MTV plataforma

[2018-04-24] 'Piztu Bilbo, Itzali MTV!' kanpaina aurkeztuko dute