Yuri Berchiche Athletic Clubeko jokalari berria

uriola.eus 2018ko uzt. 2a, 13:15

Athletic Clubek eta Paris Saint-Germain (PSG) taldeak Yuri Berchiche lehen taldeko jokalaria izateko akordioa lortu dute.

Yurik Athletic klubarekin kontratua sinatu du 2022ko ekainaren 30era arte eta etete klausula 100 milioi eurokoa izango da. Jokalariaren aurkezpena uztailaren 6an, ostiralean, egingo da, 12:30ean, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Yuri Berchiche Izeta (Zarautz, 1990eko otsailaren 10a) Paris Saint-Germain taldeko atzelaria izan da denboraldi honetan. Yurik oso ondo ezagutzen du Lezama; bertan, gaztetan hezi zelako. Ezker hegalean jokatzen du eta 18 urterekin Lezamatik Tottenhamera egin zuen salto, San Joserekin batera (San Josek Leverpool aukeratu zuen).

Urte hauetan Valladolid, Real Union, Eibar (2.B eta 2. mailan Capa eta Dani Garciarekin batera) Real Sociedad (Iñigo Martinezekin) eta PSG taldeetan aritu da. Denboraldi honetan Bilbora itzuliko da eta lehen taldearekin zuri-gorriz San Mamesen debutatzeko aukera izango du.