Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 aldiko Plan Estrategikoaren prestakuntzaren lehen fasea aurkeztu dute

uriola.eus 2018ko uzt. 3a, 16:49

359 milioi euro urteako kostua dauka; kopuru horren %69 administrazioen ekarpenekin estaltzen da (248,3 milioi) eta %29a txartelekin ordaintzen dena (105,3 milioi).

Bizkaitarren %90ek gutxienez bi garraiobide publiko erabil ditzaketela azaldu dute gaur, batez ere autobusa eta trena; Txostenak argitu duenez, bizkaitarren %92k 300 metro baino hurbilago dute garraio publikoaren geralekuren bat. Bizkaiko udalerri guztietara heltzen bait da garraio publikoa.

Datu horiek gaur goizean Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko diputatuak argitu ditu.  Agiri hori Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 aldiko Plan Estrategikoaren prestakuntza-lanetan egin da. Horren kontratazioa Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzak (BMA) erabaki zuen bere lehen bileran. Plana prestatzeko lanen egutegian 4 fase daude: abiatzea, egungo egoeraren diagnostikoa, plana diseinatzea, plana zehaztea eta gobernu eredua zehaztea.

Diagnostikoaren ondorioetan azpimarratu beharra dago Bizkaian garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak oso pozik daudela zerbitzuarekin: oso ongi altuaematen diote, 7,8 puntu 10etik; nota 7tik gorakoa garraiobide guztietan. Bizkaiko garraiobide nagusiak hiriarteko autobusa (Bizkaibus) eta trenbidea (Metroa, EuskoTren, Renfe, Feve) dira.

KOSTU OPERATIBOA

359 milioi euro urteako kostua dauka; kopuru horren %69 administrazioen ekarpenekin estaltzen da (248,3 milioi) eta %29 baino ez da ordaintzen tarifa-sarreren bidez (105,3 milioi). Beraz, batez besteko kostua 2,3 €-koa da; beraz, estaldura %35,4koa da. Horrek esan nahi du ostera bakoitzeko 0,68 € biltzen direla batez beste eta administrazioek gainerakoa ordaintzen dutela, 1,21 €. Beraz, herritar bakoitzak 163 €-ko diru-laguntza jasotzen du batez beste.