Santutxu eta Miribilla lotuko dute oinezkoentzako ibilbide berri batekin

uriola.eus 2018ko uzt. 16a, 09:27

Santutxu Boluetarekin eta Miribillarekin lotzen duen oinezko konexioa Miraflorestik egingo da. Horrez gain, Artxandan pasealeku-begiratoki bat egingo da eta oinezkoen igarotzea eta galtzada hobetuko dira Zabalbideko 106. eta 112. zenbakien artean. Obrak 2018 eta 2019 bitartean gauzatuko dira.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hiri-bilbean oinezkoentzako ibilbide seguru eta irisgarriak egitea ahalbidetu duten hainbat jarduketa aurkeztu dituzte. Jarduketa horiek erantzuna emango die zenbait eskaera historikori eta bilbotarren bizi-kalitatea hobetuko dute. Guztira, 8,5 km-ko eremuan egingo dira lanak; zehazki, Santutxu eta Miribila artean, Artxandan eta Zabalbideko tarte batean (Uribarrin). Ibarrekolandako Carmelo Bernaola tunela udalarena izatera pasako da.

Santutxu eta Miribilla arteko Mirafloresko oinezko konexioak pertsonen mugikortasuna erraztuko du Alde Zaharra, Atxuri, Santutxu, Bolueta eta Miribilla artean, hiri-ibilbide irisgarri eta seguruen bitartez. Jarduketa lau tartetan banatuko da eta nabarmenki hobetuko du pertsonen mugikortasuna aipaturiko auzoen artean.

  • Lehenengo tartea Santutxuko auzora sartzeko biribilgunetik Mirafloresko biaduktura arte izango da: Zintarriekin eta Bilbo motako baldosekin espaloi berria eta Miraflores etorbidea zeharkatzeko oinezkoen pasabide bat (semaforoarekin) eraikitzea aurreikusten da.
  • Bigarren tarteak aurrekoari jarraitzen dio, biaduktuaren azpitik Bolueta auzora arte. Zubi azpitik biribilgunera arteko tartean zintarriak eta bide-zorua ordezkatuko dira mortero inprimatuaren bidez, eta biribilgunea inguratzen duen tartea zintarrien eta Bilbo motako baldosen bidez ordezkatuko da. Oinezkoen pasabide beheratu berria eraikiko da Mirafloresko sarreran.
  • Hirugarren tarteak biaduktua gurutzatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiak garatuko du azpiegituraren jabea den aldetik.
  • Azkenik, laugarren tartea biaduktuaren amaieratik pasatzen da, Miribillarantz, Mirafloresko biaduktuaren ondoan dagoen ezpondan, autobiatik Miribilla auzoaren kotan dagoen gasolinerara arte igotzen dena. Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunearen inguruetan dagoen espaloiaren handitzea ere egingo da, proiektatutako oinezkoentzako bidearekin lotzeko eta, hala, 4. barrutiko (Begoña) eta 5. barrutiko (Ibaiondo) konexioa osatzeko.

Artxanda

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandarekin hartu duten konpromisoa mendia zeharkatzen duen errepidearen eraldaketarekin gauzatuko da, izan ere, bertan, pasealeku-begiratoki bat egingo da hiriaren gainean. Hortik, giro eroso eta seguruan hiria, Asuako ibarra, Txorierri eta Abraren bokala eta horren ingurua begietsi ahalko dira. 5,6 km-ko pasealekua izango da, Artxandako arbendola finkatuko duena, eta biribilguneen bitartez, Hatz-Aztarnaren Eskulturaren azpian dagoen begiratokia hiriaren eta lurraldearen behatoki bilakatuko da. Bertatik, Asuako ibarra, Txorierri eta Abraren bokala eta horren ingurua begietsi ahalko dira. Modu horretan, Deusturekin eta Santo Domingorekin lotuta geldituko da, bai eta hiri osoarekin ere (Eraztun Berdearen bitartez).

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundia biribilgune berriak egiten hasten direnean hasiko da. Aurten hasi dira eta 2019an amaituko dira; honako hauek dira:

  • Nogaroko biribilgunea: gaur egun BI 4731 errepidea aisialdi-eremuarekin lotzen da bidegurutze baten bidez. Instalazioetara eta etxebizitzetara sartzea ahalbidetuko duen biribilgune bat egiten denean, bidegurutze horren segurtasun baldintzak hobetuko dira eta zirkulazioa arinduko da. Biribilgune berriak hiru hanka izango ditu: bi BI 3741 errepiderako eta bat aisialdi-eremura sartzeko.
  • Truebako biribilgunea: Artxandako aisialdi-eremura ekialdetik sartzeko bidean bidegurutze bat dago eta eskolara doazen autobusen zirkulazioa handia dago bertan. Bigarren biribilgune bat eraikitzeak ibilgailuen igarotzea hobetuko du. Lau hanka izango ditu:– horietako bi BI 3741 errepiderako, bat Artxandako aisialdi-eremuko sarbiderako, eta eskolaren paraleloan dagoen adar txiki batekin lotzen den laugarren hanka bat.
  • Biribilgunea Santo Domingoko garaian: Azkenik, Santo Domingoko garaian BI-3741 eta BI-3742 errepideak lotzen dituen eta BI-631 errepidearekin lotzen den bidegurutze bat dago. Bidegurutze hori hiru hankako biribilgune batengatik aldatuko da: bi BI-3741 errepiderako eta bestea BI-3732 errepiderako.

Zabalbide

Errepidea kale bilakatzean, oinezkoen igarotzea eta galtzada hobetuko dira Zabalbideko 106. eta 112. zenbakien artean, Uribarri auzoan. Gaur egun, Zabalbide kaleko 106. eta 112. zenbakien arteko tartean (Uribarrin) espaloi bakarra dago atari bakoitien aldean eta zirkulazio-noranzko bikoitzeko galtzada bakarra dago noranzko bakoitzerako errai batekin.

Aipaturiko tartea hobetzeak eremua erabat berrurbanizatzea, atari bakoitien aldeko espaloiak handitzea eta kontrako aldetik galtzada handitzea (zirkulazioko bi noranzkoak mantentzeko) ahalbidetuko du. Oinezkoen pasabideak irisgarriagoak izango dira (beheraguneak eta baldosa pododaktilak jarriko direlako) eta udal zerbitzuak berrituko dira.