Uztaileko egun hauek aproposak izaten dira umeak Lezamara eramateko. Ikastolako klaseak bukatzen direnean, normala izaten da Lezaman haurrak ikustea. Hori jakinda, Athleticek Holandara bidaiatu baino lehen aste honetako plana aurkeztu du.
Egun guztietan ateak irekitako entrenamenduak egongo dira, goizean edo arratsaldean, baina lehen taldeko lan-saioak ikusteko aukera egun guztietan egongo da. Horrez gain, zuri-gorriek lehenengo partiduak jokatuko dituzte. Ostegunean Urritxen Amorebietaren aurka eta igande goizean Lasesarren Barakaldoren kontra.
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka uztailaren 22ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean.
Uztailak 16, astelehena
10:00 Lan saioa Lezaman.
Uztailak 17, asteartea
10:00 Lan saioa Lezaman.
18:00 Lan saioa Lezaman. ATEAK ITXITA.
Uztailak 18, asteazkena
10:00 Lan saioa Lezaman. ATEAK ITXITA.
18:00 Lan saioa Lezaman.
Uztailak 19, osteguna
10:00 Lan saioa Lezaman. Deialdian ez daudenentzat.
18:00 Lagunarteko partida Urritxen: SD Amorebieta-Athletic Club. Ostean Eduardo Berizzoren prentsaurrekoa.
Uztailak 20, ostirala
10:00 Lan saioa Lezaman. ATEAK ITXITA.
18:00 Lan saioa Lezaman.
Uztailak 21, larunbata
10:00 Lan saioa Lezaman.
18:00 Lan saioa Lezaman. ATEAK ITXITA.
Uztailak 22, igandea
10:00 Lan saioa Lezaman. Deialdian ez daudenentzat.
11:30 Lagunarteko partida Lasesarren. Barakaldo CF-Athletic Club.