2018ko Aste Nagusi osoan, Udalak ehun jarduera musikal baino gehiago programatu ditu Bilboko hainbat lekutan. Jarduera horiek doakoak eta gustu guztiak asetzekoak dira, gaur egungo taldeetatik hasi eta bilbainada klasikoetara. Hauek dira kontzertuetako zortzi espazioak:
- Abandoibarra: kontzertuak eta herri-ikuskizunak.
- Europa parkea: kontzertuak, DJak eta ikuskizunak.
- Plaza Barria: munduko musikak.
- Gizakunde eliza: musika klasikoa.
- Bilborock: tokiko metala eta pop-rocka.
- Casilda Iturrizar parkeko Pergolan: bilbainadak eta goatekeak.
- Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
- Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.
Gustu musikal guztiak sartzen dira Aste Nagusian. Eszenatoki gehienetako espazioak bete egiten dira ia gauero, batez ere Gizakunde Eliza, Plaza Barria eta Bilborock aretoa.
Aste nagusiak doako 400 jardueratik gora eskaintzen ditu bederatzi egunotan, eta denen ezaugarriak dira kalitatea, aukera ugaria, berdintasuna, partaidetza eta doakotasuna. Jaietako eredu honek funtzionatzen du eta bisitari guztien mirespena pizten du.
Plaza Barria, 23:30etik aurrera
- Zapatua, hilak 18, LARRY & HIS FLASK country-rock taldea eta DEAD BRONCOk talde country-punk-rock
- Domeka, hilak 19, THE ELECTRIC SWING CIRCUS electro-swing ingelesa.
- Astelehena, hilak 20, FANFARAÏ BIG BAND, folk musikak jarriko du erritmoa Frantzia, Maroko eta Aljeriako artista eta sustraiekin.
- Martitzena, hilak 21, GWENDAL bretainiarren folk zelta.
- Eguaztena, hilak 22, JOHNNY OSBOURNE jamaikarra inoizko reggae-kantari garrantzitsuenetako bat da.
- Eguena, hilak 23, La Kaíta, Guadiana, El Perrete, Javier Conde, el bailaor El Peregrino, Juanjo Navas y Sonakai. flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko fusioa
- Barikua, hilak 24, ORQUESTA RADIO TOPOLINO Estatuan 40-50eko urteetako musika-arrakasta handienak joko dituzte.
- Zapatua, hilak 25, EUSKAL KANTARIEN JIRA-BIRA (Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Urko y Txomin Artola)
[2018-07-10] Aste Nagusian izango diren lehen kontzertuak argitaratu dituzte