Euskaraldia

Bilbo Euskaraldirako prestatzen ari da

uriola.eus 2018ko uzt. 18a, 09:45

Bilbok 11 Egun Euskaraz dinamikarekin bat egin du eta Euskaraldia prestatzen hasi da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Belarriprest eta Ahobizi izateko unea izango da. 

Euskaraldia Bilbon aurrera eramango duen taldeak ariketa soziala nolakoa izango den azaltzen duen bideoa aurkeztu du. Bertan, auzo desberdinetako eragileak, elkarteak, konpartsak eta Bilboko beste hainbat talde agertzen dira dinamikarekin bat egiten.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa soziala izango da. Bertan, Belarriprest edo Ahobizi izateko aukera egongo da. Ahobiziek, egun horietan, euskaraz bizitzeko erronka hartuko dute. Bitartean, Belarriprestek, nahiz eta euskaraz ez erantzun, hizkuntza ulertzen dute, eta erabilera sustatuko dute.

Deustun, Abusun, Otxarkoagan, Indautxun, Santutxun eta beste auzo batzuetan talde dinamizatzaileak sortu dira ekintza aurrera eramateko. Bilboko Udalak ere bere atxikimendua eman dio Euskaraldiari eta hiri bezala izena eman du. Konpartsek, bere aldetik, ekimena sustatuko dute jaietan eta Aste Nagusiko ostegunean euskararen eguna antolatuko dute.