Aste Nagusia 2018

Bilboko Konpartsek Aste Nagusiko umeentzako pertsonaiak aurkeztu dituzte

uriola.eus 2018ko uzt. 18a, 11:19

Argazkia: Hamaika Telebista

Bilboko Konpartsek gaur goizean Areatzako jolastokian jendaurrean aurkeztu dituzte Konpartsakide Egunaren egitaraua eta Aste Nagusian neska-mutilek olgatzeko lagun izango dituzten pertsonaiak.

Bilboko Konpartsek Aste Nagusian neska-mutilek olgatzeko lagun izango dituzten pertsonaiak aurkeztu dituzte. Konpartsa Kidetu leloarekin datoz Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak. Konpartsakide egunean bertan estreinatuko dira, eta Aste Nagusian egunero haurren ekintzak girotzen izango ditugu. Ile eta janzkera bereziko pertsonaiak dira hauek, mahoi gonekin jantzita, Mekanitxinek mekano hodiak ditu ile bezala eta Karpatxok bihurria ile urdina dauka.

Horrez gain, larunbat honetan izango den Konpartsakide Egunaren egitaraua aurkeztu dute. Eguna goizeko 11:30ean konpartsen arteko Pintxo Lehiaketarekin abiatuko dira. Eguerdian umeentzako jolasak egongo dira Areatzan eta Euskolabelekin pipeerak eta tomateak banatuko dituzte. 12:30ean ardo dastaketa egongo da eta 14:30ean sariak banatuko dituzte, gero bazkaltzeko.

Arratsaldean musikaren unea izango da. 17:30ean Areatzako kioskoaren eszenatokian Ozen erromeria zuzenean egongo da jai giroa berotzeko. Erromeria bukatzean Motxila Band elektrotxarangak hartuko du testigua, Alde Zaharrera giroa eramanez eta jai egunari amaiera emanez.

 

[2018-07-16] Konpartsakide eguna larunbat honetan Areatzan