Athleticek denboraldiko lehenengo partidua jokatuko du gaur arratsaldean Amorebietan. Eduardo 'Toto' Berizzo entrenatzailearen lehenengo partidua izango da eta egun hauetan Lezaman egindako lanaren zati bat berdegunean ikusteko aukera egongo da.
Aurrean Amorebietako taldea egongo da. Zornotzarrek diru problemak dituzte, eta partidu hau diru apur bat ateratzeko erabili nahi dute. Gogoratu behar da herriko jaiak direla eta jendea zelaira joateko animatu daitekela. Bertan lortuko duten diru guztia herriko taldea aurrera eramateko erabiliko dute.
Hala ere, zelaira joan ez nahi duena edo han egoteko aukerarik ez duena ETB 1en zuzenean arratsaldeko 18:00etan ikusteko aukera izango du. Izan ere, telebistarekin egindako akordio baten bitartez VAR (Video Assistant Referee) teknologia lehen aldiz Euskal Herrian erabiliko da. Horretarako, telebistak dituen kamerak erabiliko dituzte eta bai jokalariek, bai epaileek entrenamendutzat erabiliko dute.
Eduardo Berizzo entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu SD Amorebietaren aurka jokatzeko: Núñez, Yeray, Beñat, Iturraspe, Córdoba, Villalibre, Iago Herrerín, Susaeta, I.Lekue, Mikel Rico, Sabin Merino, Dani García, Unai López, Balenziaga, Capa, Remiro, Ganea, A.López, Guruzeta, Nolaskoain, Iñigo Vicente, Muñoz eta Sancet.