Aste Nagusia 2018

Aste Nagusiko kontzertuen kartela osatu dute

uriola.eus 2018ko abu. 13a, 11:47

Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusiko kartela osatzen duten kontzertuak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Horrela, bada, Rozalen, Hombres G, Go!azen, BOS + Ute Lumper, eta Adi Bilbao + Megastar + DJ Valdi arituko dira iragarritakoekin: Gatibu, David DeMaría, Bilboko Udal Banda + Doctor Deseo, La Pegatina, Santiago Auseron + Sexy Sadie, Skakeitan+ Vendetta, Maxima FM eta Sebastian Yatra. 

Rozalen kantautore eta konpositorea Abandoibarrako eszenatokian arituko da abuztuaren 20an, astelehena, eta Madrileko Hombres G pop-rock taldea hurrengo egunean, hilak 21. Jazza Ute Lemper alemaniarraren eskutik etorriko da. Hain zuzen ere, abuztuaren 23an Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin emango du kontzertua.

Abandoibarra gazteen topalekua izango da abuztuaren 25ean; Goa!zen telebistako telesaileko aktore eta kantariek euskal pop-rockaren abestirik ospetsuenen bertsioak eskainiko dituzte. Europa parkeanAdi Bilbao ikuskizunak bat egingo du techno-house eta musika elektronikoarekin Megastar FMrekin eta DJ Valdirekin , abuztuaren 24an.

KONTZERTUEN AGENDA


Abuztuaren 18a, zapatua
23:30, Gatibu (Abandoibarra)

Abuztuaren 19a, domeka
23:30, Udal Banda + Doctor Deseo (Abandoibarra)

Abuztuaren 20a, astelehena
23:30, Rozalen (Abandoibarra)

Abuztuaren 21a, martitzena
23:30, Hombres G (Abandoibarra)

Abuztuaren 22a, eguaztena
23:30, BOS + Ute Lemper (Abandoibarra)
00:00, Skakeitan + Vendetta (Europa parkea)

Abuztuaren 23a, eguena 
23:30, La Pegatina (Abandoibarra) 
00:00, Maxima FM (Europa parkea)

Abuztuaren 24a, barikua
23:30, Santiago Auseron + Sexy Sadie (Abandoibarra)
00:00, Adi Bilbao + Megastar Dj Valdi (Europa parkea)

Abuztuaren 25a, zapatua
23:30, David DeMaría (Abandoibarra)
18:00, Go!azen (Abandoibarra) 
00:00, Sebastian Yatra (Europa parkea)

[2018-07-17] Aste Nagusiko Plaza Barriko kontzertuak