Udalak Bilboko plano berri bat argitaratu du eta horretan zehaztuta daude barruti guztietako udal ekipamenduak. Uriko mapa osatua da eta ondoren aipatzen diren arloetako udal ekipamenduak daude bertan:
- Administrazio-arlokoak: barrutietako udaltegiak, herritarrei arreta emateko udal bulegoak, agirien erregistroak, Udaltzaingoaren komisariak.
- Gizarte eta kultur arlokoak: udaltegiak eta kulturtegiak, liburutegiak, museoak, antzerki-zentroak,..
- Laguntza-arlokoak: oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta gizarte-larrialdietakoak, jubilatuen eta hirugarren adinekoen zentroak, aterpetxeak,…
- Osasun-arlokoak: anbulantziak, laneko osasun eta segurtasun-zentroak, droga-menpetasun arloko zerbitzuak, elikagaien sanitatekoak,…
- Irakaskuntza: haur-eskolak, ikastetxeak,…
- Kirol-arlokoak: kiroldegiak, futbol-zelaiak, arraun-pabilioia, kirol jauregia,…
Hasierako inprimaketan 5000 plano inprimatu dituzte udaltegietan, barrutietako bulegoetan eta turismo-bulegoetan eskuratu nahi dutenei dohainik banatzeko. Gainera, mapa hau Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) kontsultatu daiteke eta hortik jaitsi.