Albertorekin batera beste hainbat abade izan ziren espetxe horretan, guztira 53 izan ziren. Tartean, Juan Mari Zulaika, Xabier Amuriza, Julen Kalzada, Periko Solabarria... gerora Euskal kulturan, gizartean eta politikan eragin handia izan duten pertsonak.
Espetxe horretan egon zirenak, abade errefuxiatuekin eta beste kartzeletan egondako abadeak Bilboko Kafen Antzokian bildu dira bazkaltzeko, eta orain dela 50 urte jasan izan zutena gogoratu dute. Amurizak 6 urte bota zituen espetxean sartuta, Zulaika hirutan bidali zuten Zamorara, Ion Etxabe espetxe horretatik irten zen azken abadea da.
Bazkarian urte horietan bizitako anekdotak, istorioak eta kontaketak izan dira protagonistak. Nola egiten zuten lo guztiak gela handi batean bilduta, bertako janaria benetan txarra zela gogoratuz, ihes egiteko eraiki zuten tunela, eta nola ez, 'Abadeen Tornadoa'. Horrela deitu zioten egun horietako kazetariek abadeek egin zuten matxinadari.
Hori guztia dokumental batean bilduko dute. Izan ere, 50 urte pasa diren arren, oraindik ez dute Elizaren eta Instituzioen parkamenik jaso. Beraz, oroitzapen guzti horiek bideo dokumental batean jasoko dituzte behitzat galdu ez daitezen.