Euskal apaizgoak ez zuen okasioa galdu, ekintza franko burutuaz, hots, Gotzaindegian itxialdiak, gose-greba... Berriro, euskal apaizgoak Francoren haserrea bereganatu zuen.
1960ko maiatzean 339 abadeek ageri deigarri bat plazaratu zuten, sistemaren askatasun gabezia eta torturak salatuaz. Sotana beltzez jantzi ziren Bilboko kaleak 1967an Bandasko grebaren alde. Oro har zabaldu ziren protestak. Donostiako Aberri Eguna eta Maiatzako 1go apartak atxiloketa ugari eragin zituen, hainbat abade tartean. Etxebarrietaren omenezko meza-kanpainak arrakasta bikaina izan zuen herri denetan. Eibarkoan, abade bi detenitu, zigortu eta espetxeratu zituen Konkordatuaz ahastuta. Bestalde, Dueñasko monasterioan Konkordatuaren arauaz apartaturik zeukaten abadeari zetozkion bisita mordoak konponbide honetatik atzera egitera behartu zuen Gobernua, beste irtenbide baten bilia. Non sartu hainbeste abade gatazkatsuok!
Uztailaren 22an ireki zuen, Konkordatu Kartzela Zamoran abadeentzako, kasu bakarra munduan. Preso politiko zibilengandik apartatzea zen helburua eta ankerkeri berdin edo gogorragoaz zigortzea. Ez zuen axolarik Konkordatua bihurritzeko. Berriro makurtu zen Eliza Diktadorearen aurrean. Urte berean 14 atxilotu zituzten, 53 hiru urtetan.
Hainbeste gorrotatzen zuen Konkordatuaren preso diskriminatuak izan ziren, ¨rojos separatistas¨ deituriko abadeek, Diktadura eta Elizaren arteko biktimak. Konstituzioagatik apur bat aldatu arren, ´Nacional Catolicismoaren´ Konkordatua bera dirau gaur oraindik, Francok 1951an sinatu zuena, naziar Alemaniak eta Italia faxistak sinatutakoen arabera. Pribilegioen trukean Elizaren morrontza lortu zuen, Obispoak eta Hierarkia hautatzeko almena eskuratuz.
Abade presoek hasieratik borrokatu zuen egoera hau, preso politiko zibilen kartzeletara pasatzea exijituz. Bat sekularizatu ere egin zen arrazoi horregatik. Ez da harritzekoa protestaz kartzelari su ematea azken 6 presoek. 1972az gero ez zuen berririk sartu, 1975an irten ziren arte. Konkordatu Kartzela egun hondatuta dago, baina Konkordatuak zutik dirau, naiz eta Estatu laikoaren kontraesanekoa izan.
Ez zen pribilegiozko kartzela, garaiko okerrenetakoa baizik. Apartheid gorrotagarriatik ba zen ere, garaiko preso politikoen taldea osatzeko ondra izan genuen Zamorako abadeek. Euskal Gobernuak, ordea, ez du talde hau errekonozitu. Bakea eta Elkarbizitzako Dekretuek isilik dute Diktaduraren errepresio atal nagusi hau. Harrigarria!
Tortura-etxeak ziren kuarteletan hasten ziren atxiloketak. Abadeek era jasan zuten, “Abadeek ere Torturatuak” liburuan azaltzen den lez. Hogeion zerrenda erraz bikoiztu edo hirukoiztu daiteke. Epai-mahiek ere ez ziren xamurragoak izan. Zamorako 53 abade presoetatik, 21ek Epai Sumarisimoak jasan zituzten, Burgosko Epaia adibidez; 21ek Orden Publikoarenak. Gose-greba 10 eta 12 urteekin zigortu zen; horri klandestino bat 10 urteekin; etakide izatea 50 urteekin. Edozein izan motiboa, ´rebelion militar¨ leporatzen ziguten, gaur egun espainiar Justiziak katalandar independentistei bezala, edo ´terrorismoa´ Altsasuko gazteei.
Frankismoaren krimenak babestu dituen inpunitateaz haserre, beste ehunka biktimekin batera, Goldatu Taldearen laguntzaz, hogei abade errepresaliatuek Argentinar Kereila sinatu dute, Maria Servini de Cubria Epaileak Francoren krimenen aurka Buenos Airesko Epaitegi Nagusian jarria. Transitzioa iruzurra izan da; aldaketarik nahi ez zuen bipartidismoa iraunarazi eta Erregimenaren krimenak zuritzeko erabili da.
Zutik diraute frankismotik datozkigun hiru zutabeak, Konkordatua, Monarkia eta Amnistia Legea, hirurak Konstituzioaren aurretikoak, baina sable artean sorturiko Legediari ondo atxikituak. Sozialista Gobernu berriak eremu guzietan, elkarrizketa eta proposamen liluragarriak darabilzki hitzetik hortzera, naiz eta une berean ezin direla aldatubaieztatu. Antza, legaltasun konstituzionalaren, hau da, espainiar batasunaren sostengutzat dauzkate haiek, koloniak galduz gero Espainiak duen xede nagusia. Baina, ze elkarrizketa itxaron daiteke kataluniar Parlamenturako demokratikoki hautaturiko Kontseilerrak espetxeratu eta funtzioetatik suspenditu dituenen aldetik? Trantsizioaren lekuko garenok, ezin ditugu toleratu bipartidismo konponduak 40 urtetan jasan erazi dizkigun ustelkeri orokorra, amaigabeko inboluzioa eta Exekutiboak interbenituriko justizi errepresiboa. Nahikoa da!