Helburua herritarrak kontzientziatzea eta, birziklatzeko orduan, aitzakiak alde batera uztea da, EBk zehaztutako kopuruak bete ahal izateko 2030. urtea baino lehen. Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako elkarrekin egin duten lehen kanpaina da. 2030. urtea baino lehen ontzien % 60 eta sortzen diren hondakinen % 70 birziklatzea da helburua; horrela, Europar Batasunak ezarri dituen kopuruak beteko litzateke.
Kanpaina 30 herritara iritsiko da. Abuztuaren 14an hasiko da, hiru lurraldeetako 14 hondartza eta herritan, eta azarora bitarte beste hainbat herritara zabalduko da. Dena den, interesa duten herri gehiago ere bildu ahalko dira kanpainara.
Erakusketaren atalean, informazio-panelen bidez, Euskadiko hondakin-planeko helburuak azalduko dira, modu ulergarrian eta grafikoan, azpimarratuta herritarrek garrantzi handia dutela helburu horiek lortzeko orduan, eta aholku probetxugarriak emango dira ekonomia zirkularreko oinarrizko kontzeptuei buruz, hala nola hondakinak gutxitzeari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.