Bizkaiko Bulego eta Langeletako langileak ostegunean irtengo dira berriro kalera

uriola.eus 2018ko uzt. 25a, 12:31

Bizkaiko Bulego eta langeletako langileek hilabeteak daramatzate hitzarmen duinaren aldeko borroka eta mobilizazioetan. Ekimen berriak iragarri dituzte; bihar, esaterako, Euskal Encouterren inaugurazioan egingo dute protesta, goizeko 9:30ean.

Urte hasieratik 3 greba egun eta 30 mobilizazio baino gehiago burutu dituzte hitzarmenaren defentsan. 
Alderdi politikoek lan erreforman ahalbidetutako aldaketek hitzarmena galarazi egin dietela azaldu dute. Hori aldatzeko alderdi politikoei laguntza eskatu diete, batzuetan langileen eskubideen defentsa eta suspertze ekonomikoa aldarrikatzen dituztenean, baina ez dute erantzunik jaso.

Horregatik, 23.000 langileri laguntzeko konpromisoa saihestu dutela salatu dute. Langileek adierazi dutenez "Esaten dizkiguten argudio politak ez direlako nahiko, ekintzak dira axola dutenak. Guk aurrera jarraituko dugu gure hitzarmenaren defentsan, politikarien laguntza izan edo ez."

Hori dela eta, hurrengo egunetan eskutitz bat bidaliko diete alderdi politiko bakoitzari eurekin hitzordua eskatuz, non azalpenak eskatuko dizkiete hartutako jarreraren inguruan. Horrez gain, bihar, hilaren 26an, goizeko 09:30etatik aurrera Euskal Encounterren inaugurazioan egongo dira beste behin ere Bizkaiko Bulego eta Langelen hitzarmen duin bat aldarrikatzen.