Aurten egingo den Euskaraldia herri dinamika Aste Nagusian islada izango du. Euskara sustatzen duten hiru konpartsak Algara, Abante eta Haupittu Hau gurekin egon dira gaur goizean. Biharko hainbat ekintza prestatu dituzte, denak euskararen erabilera sustatzeko eginak.
Euskaraldiarekin Konpartsen Federazio osoak bat egin du. Hori dela eta, bihar txandetan eta auzolanetan egongo diren konpartsakide guztiek belarriprest edota ahobizi izango dira, eta euskararen erabilera sustatzen saiatuko dira.
Horrez gain, 13:15ean ripa kaian agerraldia egingo dute. Arratsaldean Hau Pittu Hau konpartsak urtero ematen duen Euskara Saria emango du. Aurten Fermin Muguruza musikaria izan da irabazlea, urte guzti hauetan bere musikarekin euskara sustatzearren eta jai gune guztietan sartzearren.