Bizkaiko hurrengo lau enplegu anezketako 80 plaza berrietarako aurretiko izen-ematea egiteko epea ireki da

uriola.eus 2018ko ira. 10a, 10:43

Teresa Laespada

Lau enplegu anezka berriak metodologia hori orain dela hiru urte lurraldera iritsi zenetik garatu diren 17 anezketara gehitu dira. Interesdunek informazio gehiago eskuratu dezakete www.dema.eus eta 944189055 telefono zenbakian.

Bizkaiak, datorren asteetan, lau enplegu anezka berri irekiko ditu Bilbon, Eskuinaldean, Ezkerraldean eta Durangaldean. 80 plaza horietarako aurretiko izen-ematea egiteko prozesua ireki da.

Programa horretan parte hartu nahi duten pertsonek informazio gehiago eskuratu dezakete Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentzian (http://www.dema.eus/eu/programak-dema/enplegu-anezkak/, telefonoz, 94 418 90 55 zenbakira deituz, edo aurrez aurre, Barakaldoko Fanderia kaleko 2. zenbakian) eta Santa María La Real fundazioan (http://www.lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion).   Enplegu anezka horietara sartzeko baldintzak honako hauek dira: 18 eta 60 urte bitartean izatea eta langabezian egotea; ikasketa maila, sektore profesional edo aurretiko lan-esperientzia gorabehera.

Programa horretara sartuko diren 80 pertsonek beraien gaitasun profesionalak hobetzera bideratuko dute beraien jarduera, lan-bilaketa berrian trebatuko dira eta laneratzeko aukera berriak izango dituzte. Hain zuzen ere, lurraldeko enplegu anezken aurreko 17 edizioetan orain dela hiru urtetatik lorturiko laneratzeek, % 50tik gorako laneratzea lortu dute.

Doakoa den eta aurreko edizioetan % 50eko laneratzea lortu duen programa horretan parte hartu nahi duten pertsonek, Anezken webgunean eta DEMAren bulegoetan eman dezakete izena.