Alfonso Gil Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak jakitera eman du TAO zerbitzua ez duten auzoetara "epe laburrean" zabaltzea aztertzen ari dela Udala. Besteak beste, Abusu, Uribarri, Zorrotza eta San Inazion ezarri nahi dute.
Abuztuan TAO zerbitzua eteteak bilbotarrengan sortutako "eragozpenak" azaltzeko prentsaurrekoa eman du Alfonso Gilek. Udalak 119 kexa jaso dituela azaldu du zinegotziak, baina zerbitzuaren etendurak Bilboko erdigunean soilik arazoak sortu dituela azaldu du.
Gilen esanetan abuztuan TAO zerbitzua etetearen ondorioek erakutsi dute "hiri osora zabaltzea beharrezkoa dela". Horregatik, "epe laburrean" eta "auzotarrek gehiengoz eskatzen badute" Udalak TAO zerbitzua hedatzea aurreikusten duela adierazi du.
Sistema non eta nola ezarriko den azaltzeko Udala auzoetan izango dela azaldu du Gilek. Horretaz gain, TAO zerbiztua "ez dela dir-bilketarako tresna" gaineratu du zinegotziak, eta bilbotarrek "mugikortasunerako beharrezkoa dela barneratu dutela" uste du.