Mugikortasunaren Europako Astea igandeko bizikleta-ibilaldi herrikoiarekin hasiko da

uriola.eus 2018ko ira. 13a, 10:48

Mugikortasunaren Europako Astea domekan (irailak 16) hasiko da aurten Bilbon, eguerdiko hamabietan Areatzatik abiatuko den bizikleta-ibilaldi herrikoi batekin emango baitzaio hasiera; bizikleta-ibilaldi hori leku berean amaituko da ordu eta erdi geroago, gure hiriko kaleetatik ibili ondoren. Mugikortasunaren Europako Astean, kamisetak banatuko zaizkie parte-hartzaileei, eta opariak zozketatuko dira.

Aste osoan, hainbat hitzordu izango dira, eta asteburuan emango zaio amaiera, hilaren 21etik 23ra arte, orduan Mugikortasunaren Azoka egingo baita Erripa Kaian. Mugikortasunaren Azokaren barruan, Bilbobus Gunea izango da, eta han ezarriko dira umeentzako jarduera gehienak, musika-eremu bat, food truckak, ibilgailu jasangarrien erakusketa bat eta erabilera askokoa izango den karpa zentrala.

Mugikortasunaren Europako Astea irailaren 16tik 22ra arte egiten da urtero, baina aurten 23ra arte luzatuko da; hau da, domekara arte. Aste horretan, agintariak garraio jasangarriaren aldeko neurriak hartzera eta sustatzera bultzatzen dira eta herritarrak gonbidatzen dira automobila erabili beharrean beste alternatiba batzuk probatzera.

BIZIKLETA-IBILALDI HERRIKOIA 

Aurten, Areatzatik irten eta Areatzara helduko da familientzako bizikleta-ibilaldi herrikoi hau, eta guztira hamabi kilometroko ibilbidea egingo da aparteko aldatsik gabe. Izen-ematea doakoa izango da, beti bezala, eta goizeko 10etan hasiko da Areatzan. Parte-hartzaile bakoitzari kamiseta bat jasoko du opari gisa. Irteera eguerdian egingo da, hamabietan.

Ibilbidea: 12,3 km. Areatza-Plaza Biribila-Moyua plaza-Euskadi plaza (lehenengo taldekatzea)-Deustuko Zubia- Elorrieta (bigarren taldekatzea)-Morgan kalea-Madariaga etorbidea-San Felicísimo plaza- Agirre Lehendakaria-Deustuko Zubia-Euskadi plaza (hirugarren taldekatzea)-Máximo Agirre-Bide Nagusia-Moyua plaza-Plaza Biribila-Buenos Aires kalea-Ernesto Erkoreka-Areatza.

BILBAO NIRE KOTXE BARIK!

Irailaren 22a, zapatua
12.00etan
Erabilera askoko karpa. Mugikortasunaren Merkatua.
Erripa kaia

Aurten ere, eta dagoeneko zazpi urte dira alderreskan, Mugikortasunaren Europako Asteak Bilboko Ibiltariaren Saria emango du. Sari honek Bilbo atseginagoa, bizigarriagoa eta jasangarriagoa izaten laguntzen duten pertsonen lana eta balioak aitortzen ditu. Sarituak oroitzapenezko plaka jaso eta “Bilbao nire kotxe barik!” adierazpena irakurriko du.

Aurreko edizioetan legez, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloko sentsibilizazio-ekimenetan laguntzen duten hedabideetan egingo diren bozketen bidez eta Bilbao sin mi Coche / Bilbao nire Kotxe barik web orrian jasotako botoen bidez hautatuko dute herritarrek irabazlea, irailaren 20ra arte.

Aurten hauek dira sarirako hautagaiak: BBK Ibilaldia Pagasarrira, Fortunato Vencedor laurogeitaz urteko korrikalaria eta Luis Cañada Vicinay enpresaburua.

“BBK Ibilaldia Pagasarrira”

BBK kutxak 27 urte daramatza Pagasarrirako Ibilaldia antolatzen; Bizkaiko igoerarik aspaldikoena eta enblematikoenetakoa da, Bilboko tradizioaren parte dena; adin guztietako pertsonek, familiek eta lagun-taldeek hartzen dute parte, elkarrekin bildu eta batera iristeko gailurrera, Denbora horretan gutxi izan dira ibilaldi horretan behin edo behin parte hartu ez duten bilbotarrak, eguraldi txarra, euria, hotz zein bero egin. Edizio batzuetan 7.000 partaide izan dituen mendi ibilaldi alaia da eta eramangarriagoa egiten da “mendizaleek” amen batean eramaten dituztelako gainerako ibiltariak.

Ekimen hau Gabonetako jaietako atariko klasikoa da dagoeneko, eta naturari egin ohi zaion omenaldia ere bada, baita bizimodu osasungarria bultzatzeko modua ere. Pagasarrirako igoera Bizkaia bestelako lurralde bilakatzen duten mendiei egiten zaien benetako omenaldia da. Ordu bi inguruko paseo hau ahalegin kolektiboa da. Amaieran, gailurrean, salda eta otartekoak hamaiketakoa egiteko.

BBK Ibilaldia Pagasarrira 1991n hasi zen. Bilboko Club Deportivo Bilboko aurreneko kirol elkarte handiak 1912an antolatutako lehenengo ibilaldien jarraipena da.